2013/05/16

GAZTEAK ETA ZINEMA

Gaur egun zinemara joan nahi baduzu, poltsikoan hamar euro eraman behar dituzu gutxienez, zortzi euro zinemako sarrerarako eta bi palomitak erosteko. Hori diru asko da, duela 10 urterekin konparatuz.
Ostegunetan, gazte txartela eramanez, euro bateko beherapena daukazu, baina, horrek ez du asko aldatzen prezioaren igoera.
Horregatik, orain, gero eta jende gehiago internetetik jaisten ditu filmak, “pirateatzen” dituzte. Hauen kalitatea nahiko txarra da gehienetan.
Kalitate txarrekoak izan arren ez dituzu zortzi euro gastatu behar. Gainera ez zara ezta etxetik mugitu behar.  Baina, egia esanda, filmak ikusteko, zinemako giroa askoz onagoa da nire ustez.
Pirateriaren alde ez bazaude, baina, zinema garestiegia iruditzen bazaizu,  filmak ikusteko beste hainbat iturri daude. Filmaren produzitzaileen webgunean sartuz gero, han beraien filmak prezio oso merkean ikus ditzakezu, 2,90 edo 3,00 eurotan soilik. Gainera, kalitate oso onean ikusten dira. Momentuz Euskal Herrian, ez du arrakasta handirik izan, baina, Estatu Batuetan gero eta jende gehiago sartzen da horrelako orrialdeetan.  

Aixa El bani Altuna.

Dendetara, kaletik goazenean… eta, etorkinak ikusten ditugunean, gehienetan gazteleraz hitz egiten entzuten diegu euskaraz ez dakitelako. Guri gustatuko litzaiguke beraiek euskaraz mintzatzea eta euskal kulturaren oinarria behintzat ezagutzae, baina beraien jakintasun eza gure errua da gehienbat. Beraiek Euskal Herrira datozenean, zer entzuten dute gehien bat? Gatzelera. Euskaldunak izan arren, askok, askotan, gazteleraz hitz egiten dugu eta hauxe beraiei erakusten diegu. Beraiek, hona etortzerakoan, gutaz ikasiko dute eta gu ez badugu euskaraz mintzatzen, hau ez da aldatuko.

Baita ere, esan beharrekoa dut, etorkin danak ez dutela soilik gazteleraz ikasten. Nire aita, duela 27 urte Bermeora joan zen bizitzera. Berak ba zeukan gaztelerazko oinarri txiki bat, baina hemen, gazteleraz ikasi baino lehen euskaraz ikasi nahi izan zuen. Horregaitik diot ez dela orokortu behar. Agian nire aita, euskerazko ikastaroak egin zituen eta kalean, Bermeon, euskararen erabilera askoz handiagoa zen eta da.

Amaitzeko, etorkinak euskaraz mintzatzeko lehen pausoa, guri euskaraz entzutea da, hau da gu eredu izatea.

EUSKERA ETA ETORKINAK


Badakigunez etorkinak gure inguruan bizi diren kanpotik etorritakoak dira. Horri erreparatuta, nik uste dut gure herrian etorkinak egotea alde txarrak ekarri ditzakeela, baina batez ere alde onak badituela.
Egia esanda nik uste dut etorkinek laguntza bat direla guretzako, herrialde berri batera etortzen direnean herrialde horretako hizkuntza ikasi eta menperatu behar dute, gure artean integratu ahal izateko. Horregatik nik uste dut oso garrantzitsua dela etorkinek gure hizkuntza ikastea, horrela euskera zabaldu ahal litzateke eta behar zaion garrantzia eman ahalko litzateke.

Agian kalean eta ez soilik ikastolan erabiliko bagenu, adibidez zineman, zentro komertzialetan, jatetzeetan eta beste zenbait leku publikoetan euskera gehiago erabiliko bagenu lagungarria izango litzateke etorkinentzako.

Beste propasamen bat izango litzateke eskolatik kanpo egiten diren kirolak edo horrelakoak euskaraz egitea, etorkinei laguntzeko asmoarekin. Edota edozein ospakizunetan, adibidez bilboko jaietan edota edozein festetan euskaraz abesten duten taldeak kontratatzea.

Era berean, liburu gehiago euskeraz idaztea  edo euskera errazago bat erabiltzea etorkinentzako. Edota telebistan edo irratian euskerazko programak eta marrazki bizidunak ikustea eta entzutea, adibidez gazteak edo betizu edo dana dalakoa lagungarria izan liteke.

Baita ere kiroletan, adibidez futbolean Athletic taldeko jokalariek edota UBBko zazkibaloi jokalariek euren entrebistetan euskaraz mintzatzea eta partiduetako komentariztek ere euskaraz aritzea.

Ikusi dugunez, ideia asko bururatu ahal zaizkiguke etorkizunei euskara ikastea laguntzeko asmoarekin, baina arazoa da, gu geuk eman behar dogula pausu hori, euskaraz mintzatzen dakigonuk ez baldin badugu euskeraz hitz egiten, nork egingo du orduan?

2013/05/14

Atzerritarrak eta euskera

Nire ustez, etortzen diren atzerritar gehienak ez dute interes askorik euskara jakiteko eta ikasteko.
Ikasi nahi badute joan ahal dira ikastoletara eta euskaltegietara euskara ikasteko eta ezagutzeko. Bakar batzuk dakite euskeraz hitz eta lexikoa egitea.
Adibidez nire kasuan, Javier Aceña ezagutzen dut eta Kubatik etorri zen oso txikitatik, Javier eta bere ama ez zekiten euskeraz eta ikasi egin zuten. Orain Javierrek D ereduan ikasten ari da eta euskaraz daki. 

2013/05/12

Euskara eta etorkinak

-->


Nabarmena da Euskal Herrian etorkin kopuruaz handitzen doala konturatzea. Mundutik leku askotatik datozte etorkinak, esaterako Asia, Afrika eta Hego Amerikatik dira gehiengoak.
Puntu batetik ikusten badugu ondo dago herrien arteko kulturak nahastea, harreman sozial gehiago izateko adibidez. Antzinan oso arraroa izaten zen beste herri bateko pertsonak ikustea Euskal Herrian, baina gaur egun egoera hori nahiko normala da.
Beste alde batetik ikusten badugu euskararako egoera hori korapilatzua izan daiteke. Etorkin gehienak ez diote inportantziarik ematen euskarari eta gaztelaniaz hitz egitera jotzen dute. Bi hizkuntzak ofizialak dira gure herrian baina haien arteko egoera oso diferentea da. Euskara arriskuan dagoen hizkuntza da eta gazteniaz berriz ez. Etorkin helduak oso zaila eukiko dute euskara zerotik hasita ikastea. Gazteak berriz, euskaraz ikasten dute eta hori oso ondo dago hizkuntzarako.
Uste dut etorkinen kopurua handia dela baina hori ez du influentziarik euskararen egoerako.

2013/05/11


GAZTEAK ETA ZINEMA


Egia da, gaur egungo gazteak gustoko dogula pelikulak ikustea. Baina zinema gauza guztiak bezala oso garestia da."EGIA" egunkarian irrakurri dudan bezala, gazteen ahalbidetik kampo dago.Badio ere 7 eurotan dagoela gaur egungo zinemako presioa.Soilik 7 euro? Pasadan astean zinemara joan nintzen lagun batekin eta bion artean 20 euro ordaindu izan behar genituen palomitak eta edariak sartuta.

Badakit deskontu asko daudela ikasleontzat, baina nik ez dut inoiz deskonturik eduki, beti  aitzakirenbat bilatzen dute azkenean gehiago ordaintzeko.Horregaitik proposatzen dut denboralditxo batean zinemara ez joatea haiek konturatzeko.



Arazo guztiak "pirateoak" sortzen dute, askoz film gutxiago saltzen dituztenez zinemaren prezioa garestiagoa egiten dute.
Nire ustez ikasleok gehien bat, askoz merkeagoa eduki behar ditugu zinemarako sarrerak.

Azkenik, gende importantea empresariak, pertsona famatuak.. gazteen alde begiratu beharko lukete eta ez diruaren alde.Horrela jarraitzen badogu urte batzutara ezin izango gara joan zinemara osa garestia izango delako.

AINARA SALDAÑA 1 C

2013/05/07

Zinema gazteon ahalbidetik kanpo.


              Gaur egun, jende gutxi joaten da zinemara. Kausa? Uste dut argi dagoela: prezioa. Krisia dela eta, zinemaren prezioa igo dute eta orain 8€ gutxi gora-behera kostatzen du. Gainera, edaria edota janaria erosi gabe, bestela prezioa askoz handiagoa izango lirateke. Zinemaren gozoki denda oso garestia da eta horregatik ni supermerkatuan erosten ditut gozokiak zineman sartu baino lehen.

              Hala eta guztiz ere, ni ez naiz zinemara asko joaten, errentagarriagoa, merkeagoa eta erosoagoa delako filma online ikustea edo deskargatzea internetik. Eta hau guztia zure etxetik mugitu beharrik, etzanda egonda, eta abantaila gehiagorekin.

             Egia da eskaintzak daudela, adibidez, Zubiarte saltoki-gunean asteazkenetan 2x1 dago eta nire ustez oso eskaria ona da, eta horregatik zinemara joan nahi baldin badut, asteazkenetan  joatea saiatzen naiz.

              Honi ikusten dudan konponbide bakarra  sarreren prezioa jaistea da, horrela gazteok gehiago joango ginen eta pirateria jaitsiko zen. Bestela, zinema poliki-poliki desagertuko da.