Gabriel Arestiko zirikatzaileok
2020/04/20
2013/05/21
Gazteok eta Zinema, NORA LOPEZ
Gaur egun, gazteok ia ez dakigu ezer zinemari buruz. Zer da zinema? Orain dela urte asko, hiritarrek areto bat asmatu zuten pelikulak jende guztiak elkarrekin gozatu ditzaten. Bertan, estrenaildi berriak aurkezten ziren eta poliki-poliki tradiziotzat hartu zuten garai hartako gazteek, baina, adituek diotenez, dena ez da betirako. Horregatik, ohiturak ohitura, teknologiak aurrerakuntzak egin ditu eta filmak etxean erreproduzitu ahal izateko makinak sortu egin dituzte.
Nahi eta ez, aurrerakuntzak dakarrena ez da arazo bakarra. Gainera, erosotasunak eta diru falta gatazka garrantzitsuak dira. Gazteok geure sofan etzanda pelikula bat ikustea nahiago dugu, inork molestatzen ez gaituenean. Era berean, ez daukagu diru nahikorik filma bat ikusi nahi dugun bakoitzean zinemara joateko, ez delako bakarrik pelikula bat ikustea eta etxera joatea. Ez. Horretaz aparte, areto horretara iristeko garraioak ordaintzera eta, bai freskagarriak bai jakiak erostera ohituta gaude, beraz, alferrikako gastuak direla uste dugu.
Bestalde, gastu guzti hauek murrizteko, duela urte pare batzuk, pirateria deritzon zer edo zer sortu zen. Honek, estreinaldiak diren filmak dohainik deskargatzean datza. Horretarako, zinemara joan eta kamara batez erreproduzitzen ari den filma grabatzen da, gero sarean eskegitzeko, mundu guztiak deskarga dezaten.
Nire ustez, pena bat da zinemak garrantzia galtzea, hiritarren eta aktoreen esfortzua belaunaldiz belaunaldi irudikatzen dutelako, beraz, ohitura hau galdu ez dadin guztiok gure partetik jarri behar dugula uste dut, bai Estatuak sarreren prezioak gutxitzen bai gu geuk geure buruaz jabetzen bertara joateko.
ZINEMA, MAITANE POLO
Filmak antzezten diren leku hauek orain
dela urte pare batzuk galdu egin dituzte ikusleak, ez dakigu
zergaitik, gero eta pelíkula hobeak ateratzen dituzte. Baina ikertu
eta galdetu egin dugu gai honi buruz eta arazo garrantzitsu eta
pisutsuena dirua da.
Esan behar da, krisi garaian ez dagoela
animoa hainbeste diru zinemako sarrera batean uzteko, lehen ez ziren
bost edo sei eurotik igotzen orain zazpi euro ordaintzea egun arrunt
batean izugarrizko sortea da. Gaitera sarreraren kostuarekin batera,
palomiten eta freskagarrien ordainketa dator, honek ere, izugarrizko
prezio itzela Dakar, lehen esan dugun moduan sarrera zazpi eurotik
gorakoa gehi freskagarri eta palomitena, gutxi gora behera bost sei
euro izando direla, guztien batura hamahiru edo hamalau euro aterako
zaigu zinemako arratsalde bat janari eta guztiz, merkea? Ez ta
pentsatu ere, prezioak nahiko iskanbilatsuak dira ongi pentsatzen
badugu, hau da, zenbat eta krisia txarrago egon gero eta prezio
handiegoak inposatzen dituzte edozein jaki edo bestelakoetan, ez da
oso ideia logikoa nire ustez, nahiko tontua baizik.
Baina azkenean, dirua galtzen dituenak
haiek dira, guk internetaren bidez nahi dugun filma deskargatu eta
supermerkatuan erositako palomitak egin eta arratsalde perfektua
izatea lortuko du, gaurko zinema gareztien lagunaza barik, plan
egokiena da gaurko krisi garaian.
ETORKINAK ETA EUSKERA, MAITANE POLO
Azteko, gai honi buruzko iritsi asko
daudela esan behar dut, baina normala da, etorkinen presentzia
bakarra arazo handi bat delako pertsona askorentzat. Urte batzuetatik
honantz esan behar da etorkinen tasa handitu egin dela, baina ez dena
handitu da haien interesa bizi diren herriaren hizkuntza ikasi eta
hitz egin ahal izateko gogoak. Baina oso egoera normala da, kalean
entzuten duten hizkuntzan erdara dalako, gainera nagusiak izanda ezin
izango dute hizkuntz berri bat ikasten hasi, baina egin ahal dute
esfortsu minimo bat haien hurrengoak Euskal Herriaren kultura eta
hizkuntza ikasteko, funtsezkoa da nahiz eta kalean ez entzun.
Bizi garen garaian lan egiteko behar
den gauzarik garrantzitsuenetarikoa euskera hitz egitea da, gaitera
titulo batzuk izan behar ditugu, baina ezin da eskatu hizkuntza
erdara soilik entzuten den herrialde baten. Gure leku publikoetan,
adibidez liburutegian, polikiroldegian, bankuan eta hainbeste
lekuetan, han lan egiten duten pertsonek ez zaituzte euskarazko
hitzekin agurtzen ezta informazioa ematen, gaztelania hutsean hitz
egiten dute eta hori ez da normala, honekin esan nahi dudana da, ezin
diegula etorkinei eskatu guk ez dugun gauzarik egiten nahiz eta
euskaldun arroak sentitu, ez delako bidezkoa.
Konklusio hauek egun arrunt baten
aurkitu egin nituen, polikiroldegiko txartela egiten nengoenean, oso
neska kuxkuxeroa naizenez, nire aloban zegoen gizonaren eta hango
langilearen elkarrizketa entzuten nengoela, konturatu nintzen
hipokresiazko herrialde batean bizi garela, ezin dugula euskeraren
mintzamena aldarrikatu, gu geuk ez dugulako parte hartzen prosezu
horretan. Etorkinak ez zituen ulertzen galdetegiaren parte batzuk
euskeran zeudelako idatziak, besteak berriz gutxi gorabehera
intuitiboki asmatu ahal zituen, eta mesedez eskatu zion langileari ea
gaztelaniara itzuli ahal bazion galdera pare batzuk polikiroldegiko
karneta egin ahal izateko. Hasieran pentsatzen neban mutiko horrek
arrazista hutsa zela, baina pixkanaka-pixkanaka konturatu egin
nintzen ez zuela gizon horren aurkako pentsamendurik, baizik eta bere
ere ez zekiela zer esan nahi zuten esaldi haien eta laguntza eskatu
behar izan zion agintariari, oso azerre eta lotsatuta atera zen
ikusita zelako langileak zituen lan egiten. Azkenean nire txartela
egin eta arrituta eta pentsakor joan nintzen etxerako bide osoan.
Honekin esan nahi dudana da, lehenengo
pausoa gu geuk eman behar dugula geure hizkuntza dena ikasten eta
gero eskubide osoa izango dugu besteei berdina eskatzeko, bitartean
oso injustua ikusten dut.
MAITANE POLO.
2013/05/17
Etorkinak Euskal Herrian
Etorkinak Euskal Herrian
Lehendabizi , etorkinak Euskal Herrira etortzeari buruz nire iritzia emango dut. Kanpotarrak Bilbora etortzea ez zait txarto iruditzen, horrela beste kulturak eta hizkuntzak ezagutzeko aukera daukagu. Adibidez musulmandar janaria oso ospetsua bihurtu egin da azken urte hauetan, eta jende ugarik gustuko du.
Ez zaidana gustatzen da, adibidez, kaletik joaten zarenean eta batzuetan atzerritar batzuk (Gehienetan musulmandarrak) dirua eskatzen edo gauza desatseginak esaten dizutenean.Gehien ikusi ahal ditugun atzerritarrak Afrikarrak, Musulmandarrak, Txinatarak edo Hego- Amerikarrak dira.
kanpotik etorritakoak euskara ikasteko ahaleginak egin behar dituztela uste dut, eta hori eginez gizartean edo gure kulturan gehiago integratuko dira.
GAZTEOK ETA ZINEMA
Gaur egun, zinema luxu bat bihurtzen ari da gazteontzat. Gero eta garestiagoa da eta hori gutxi balitz, jateko eta edateko erosten duzunaren balioa gehitu behar zaio. Hortaz, gazteok zinemara joateari usten ari gara eta nahiago dugu etxean pelikula bat ikusi, hala telebistakoa, nola internetetik jaitsitakoa edo alokatua.
Lotsagarria iruditzen zait pelikula bat ikusteagatik 8 euro ordaindu behar izatea eta arestian aipatu dudanez, prezio horri gehitu behar diogu jatekoa eta edatekoa, beraz azkenean, filma bat ikustea 12 bat euro kostatuko litzaiguke. Hori dela eta gazteok ez gara zinemara joaten diru falta dela eta.
Alde batetik, prezioak jaitsiko balituzte, nire ustean, diru gehiago irabaziko lukete. Zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta jende gehiago joango litzateke eta horren ondorioz etekin gehiago lortuko zuten.
Bestetik, kontuan hartu behar da, joaten den jendeak pelikulari buruz hitz egingo duela eta beste persona askori ahokatuko diela.
Ahal den neurrian, zinemara joateko laguntzak eman behar izango lirateke, zenbait neurri har ditzakete, bestearen beste, bai 25 urtetik beherakoei bai 65 urtetik gorakoei beherapenak jartzea. Agerian geratu da emandako laguntzak ez direla batere eraginkorrak, hitz bitan esanda, ez dira nahikoak.
Nahiz eta penagarria izan, Zinemako prezioak igotzen jarraitzen badute, azkenean,zinemak utzik geratuko dira.
2013/05/16
ETORKINAK ETA EUSKARA
Atzerritarrek, herrialde batera heltzean,edozein herrialde izanda,bertako kulturara moldatzea kostatzen zaie.Normala da,zere ohitura guztiak edo gehienak berriak dira eta ez daude ohituta hasieran oso isolatuta sentitzen dira.Gainera beraien kultura ahaztuko edo ordezkatuko dute beldur dira.
Adibidez,Euskal Herrira etorritako atzerritarrek euskara ikasten hasiko baziren,nire ustez, erreztasun handiagoarekin izango ziren onartuak gizartearengandik.
Baita ere,harreman gehiago egiteko edo lana bilatzeko aukera gehiago izango zuten.
Nahiz eta oso zaila izan, aurretik aipatutakoa, esfortzua egin behar dute, denborarekin merezi izango du egindakoa. Prozesu luzea eta gogorra dela badakigu baina horrelako esperientziak ere badute gauza onak, hala nola, zure bizitzako edozein aldaketari moldatzeko kapazitate handiagoa lortuz.
Beraz,atzerritarrek euskara ikasi beharko lukete baina ez hemen bizi garenok pozteko,baizik eta beraiek arinago moldatzeko kulturara eta arinago herrialdeaz eta hemengo jendeaz gosatzen hasteko.
Adibidez,Euskal Herrira etorritako atzerritarrek euskara ikasten hasiko baziren,nire ustez, erreztasun handiagoarekin izango ziren onartuak gizartearengandik.
Baita ere,harreman gehiago egiteko edo lana bilatzeko aukera gehiago izango zuten.
Nahiz eta oso zaila izan, aurretik aipatutakoa, esfortzua egin behar dute, denborarekin merezi izango du egindakoa. Prozesu luzea eta gogorra dela badakigu baina horrelako esperientziak ere badute gauza onak, hala nola, zure bizitzako edozein aldaketari moldatzeko kapazitate handiagoa lortuz.
Beraz,atzerritarrek euskara ikasi beharko lukete baina ez hemen bizi garenok pozteko,baizik eta beraiek arinago moldatzeko kulturara eta arinago herrialdeaz eta hemengo jendeaz gosatzen hasteko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)