2013/05/17

GAZTEOK ETA ZINEMA


Gaur egun, zinema luxu bat bihurtzen ari da gazteontzat. Gero eta garestiagoa da eta hori gutxi balitz, jateko eta edateko erosten duzunaren balioa gehitu behar zaio. Hortaz, gazteok zinemara joateari usten ari gara eta nahiago dugu etxean pelikula bat ikusi, hala telebistakoa, nola internetetik jaitsitakoa edo alokatua.

Lotsagarria iruditzen zait pelikula bat ikusteagatik 8 euro ordaindu behar izatea eta arestian aipatu dudanez, prezio horri gehitu behar diogu jatekoa eta edatekoa, beraz azkenean, filma bat ikustea 12 bat euro kostatuko litzaiguke. Hori dela eta gazteok ez gara zinemara joaten diru falta dela eta.

Alde batetik, prezioak jaitsiko balituzte, nire ustean, diru gehiago irabaziko lukete. Zenbat eta merkeagoa izan, orduan eta jende gehiago joango litzateke eta horren ondorioz etekin gehiago lortuko zuten.

Bestetik, kontuan hartu behar da, joaten den jendeak pelikulari buruz hitz egingo duela eta beste persona askori ahokatuko diela.

Ahal den neurrian, zinemara joateko laguntzak eman behar izango lirateke, zenbait neurri har ditzakete, bestearen beste, bai 25 urtetik beherakoei bai 65 urtetik gorakoei beherapenak jartzea. Agerian geratu da emandako laguntzak ez direla batere eraginkorrak, hitz bitan esanda, ez dira nahikoak.

Nahiz eta penagarria izan, Zinemako prezioak igotzen jarraitzen badute, azkenean,zinemak utzik geratuko dira.

1 comentario:

  1. Akats batzuk zuzendu barik dituzu, baina hobetu duzu. Fija zaitez -k, eta baldintza hipotetikoan.
    uda ona pasa

    ResponderEliminar