2013/04/29

      Euskal Herrian bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania. Baina hizkuntza horien egoerak desberdinak dira, gaztelaniari ematen zaiolako lehentasuna ia leku guztietan.
      Nitaz izango balitz, atzerritik etorritako etorkin guztiek izango lukete Euskaraz mintzatzeko aukera. 
      Euskal Herriko ingurunean hobeto bertakotzeko. Gainera, etorkizunean asko lagunduko dizu lan mailan, batik bat, Euskal Herriko zenbait dendetan esprezuki eskatzen dutelako euskara mailaren bat.
      Baina, noski, etorkinek ez dute ulertzen zergaitik ikasi behar duten bi hizkuntza haiek kalean bakar bat entzuten badute. Horregatik, haien eredua gugandik etorria beharra dauka, arlo guztietan gehiago orokortu eta handik abiatuta gero eta pertsona gehiago ahalegingo zen euskara ikasteari.














       EUSKARA ETA ETORKINAK


 Gaur egun, krisia dela eta, Euskal Herrian %20 etorkinak dira. Auzoetan ikusten dira, txinatar denda gehiago, kebab gehiago eta beltz gehiago festetan gauzak saltzen. Baina hori zerikusirik dauka euskararekin?


Nire aburuz, zerikusi handia dauka. Hasteko, Euskal Herrian gero eta gutxiago entzuten da euskaraz, eta gero eta gehiago entzuten dira atzerriko hizkuntzak. Besteak beste, atzo supermerkatuan egon nintzen, eta langilea Marokokoa zen. Ni baino lehen kasualitatez beste Marokoar bat zegoen eta bere hizkuntzan kobratu zion. Niri ,ordea, kaixo esan beharrean “Hola” esan zidan. Nik,kobratzen zidan bitartean euskaraz hitz egitea nahi nuen, nire hizkuntza delako, eta ez delako bidezkoa etorkin bati bere hizkuntzan kobratzea eta niri ez. Baina horrela izan zen, erdaraz kobratu zidan.


Amorratuta etxera joan nintzen, eta interneten adituen iritziak eta datu oso interesgarriak aurkitu nituen. Esaterako, etorkinen %77 ez daki euskaraz eta dakitenak umeak besterik ez dira, eskolan ikasten dutelako. Dudarik gabe, etorkinek ez dakite euskaraz, umeak salbu. Adituen uztez etorkinak gure hizkuntza ikasi behar dute, gizarte honetan oso garrantzitzua delako euskararen erabilera.


Nire iritziz, beharrezkoa izango litzateke etorkinak euskara jakitea, hobeto integratzeko, gure kultura ikasteko, lana errezago bilatzeko, euskara mundutik zabaltzeko eta gure antzineko hizkuntza ederra ez galtzeko. Nire iritzia argi uzteko etorkinak euskera ikasi beahr dute, derrigorrez.


Eneko Bellanco.


ETORKINAK ETA EUSKARA


Etorkinak hainbat lekutatik etorritako pertsonak dira. Gaur egun, beste leku batekoak izateagaitik diskriminatzen zaie nahiz eta pertsona onak izan. Adibidez, kaletik bazoaz eta etorkinen bat urreratzen bazaizu zerbait galdezka, burura etortzen zaigun lehenengo gauza zerbait txarra egiteko asmoarekin datorrela da.

Nire nebak, Argentinako lagun bat dauka.   Ni ondo konpontzen naiz berarekin, eta gogoan dut orain dela bi urte mugikorra apurtu zitzaidanean berak mugikor bat oparitu zidala. Bere aldetik oso detaile handia izan zen.

Beste alde batetik, etorkinak nahiz eta pertsona onak izan eta oso ondo moldatu diren gure gizartera, zergaitik ikasi behar dute euskera? Hemengo pertsona askok ez dakite orduan haiek ez daude behartuta ikastera.

Nire ustez, Euskal Herrian denok jakin beharko genuke euskera hemengoak nahiz atzerrikoak izan hemengo hizkuntza delako baina horrela ez denez izango ez dute ikasteko beharra.


Azkenik, esan beharra daukat euskeraz ikasi nahi duenak aukera daukala, eta ni prest nago edonor laguntzeko.

Izaskun Aranzasti 1.D

ETORKINAK ETA EUSKARA

 Anderren testu hau (lehen irakurri dudan gazte baten artikulua, eta ni inspiratu nauena honetaz hitz egiteko) “etorkinak eta euskara” gaiari buruz irakurtzean, gaia oso interesgarria zela ikusita, nire bloga idaztea erabaki dut, Anderren eredua jarraituz.

 Bilbora etortzen diren etorkinak edo edozein etorkina Euskal Herrira badatorrena, gure kulturan integratu nahiko balu, gure hizkuntza, euskara, (ez dut esango menperatu, baina bai pixka bat) hitz egin beharko luke, eguneroko bizitza hobeto jarraitu ahal izateko. Adibidez, herri batera joango balitz eta euskara jakingo ez balu, ez luke ezer ere ez ulertuko, herrietan ia pertsona guztiak normalean beti euskaraz mintzatzen dutelako. Gainera, etorkinak euskara ikastean, haien semeei eskolako etxekolanekin lagundu ahal izango zieten, horiek gehienetan euskaraz daudelako. Baita ere esan behar dut, nik beste herrialde batera joango banintz, herrialde horretako hizkuntza ikasiko nukeela, herrialde horretan integratzeko eta bizitza normala eramateko.

 Azkenik, aipatu behar dut, nire ondorioa dela etorkinentzat oso komenigarria izango zitzaiela euskara jakitea gure herrialdera etorriko balira, hainbat ekintzetarako eta komunikazioarako komeni izango zitzaielako gure hizkuntza hitz egitea.

NORA LOPEZ


ETORKINAK ETA EUSKARA

Lehenik eta behin, Amelia Barquini egindako elkarrizketa irakurri eta gero, etorkinak eta euskara gaiari buruz ez nekien gauza asko ikasi ditudala esan behar dut.

Gaur egun, gero eta etorkin gehiago daude Euskal Erico biztanlerian, diotenez, hemen oso ondo bici omen garelako. Izan ere, krisialdiaren ondorioz, gure bizimodua aldatzen ari da eta murrizketak, Estatuak inposatu dituenak, heziketa eta irakaskuntza arloetan kalte egiten dute.

2003an Nafarroan 35.000 etorkin bici ziren, populazioaren %7, eta EAEn, 2004ko apirilean 39.800 etorkin zeuden, biztanleriaren %2 gutxi gora behera. Etorkinek herrietan ezarri dira, baina, hirieran da non gehien topa ditzakegun, beraz, desoreja handia dagüela diote.

Jendearen ustea etorkinek gatazkak reagiten dituztela da, adibidez, hizkuntzen erabileran. Orain dela hamarkada batzuk, Euskal Herrian, euskararen erabilera askoz nabariagoa zen, baina urteak joan eta etorri, gaztelera indartu egin da eta populazioaren gehienek erdara erabiltzen dute gehien bat, ondorioz, etorkinek hona etortzerakoan kalean erdara entzuten dute. Gainera, dokumentuetan eta idazkaritzetan euskara ez da aipatzen, beraz, etorkinek ez dira informatzen. Informazio ezak kalte handia eragin du irakaskuntzan eta portzentaiek dioten moduan, etorkinen seme-alaben %50 A ereduan, %29 B ereduan eta %21 D ereduan matrikulatuta daude. Zergaitik? Erraza da: besteengandik bereizten gaituen hizkuntza ahuldu egin delako.
Bestalde, konfidantza falta arazo larri bat izan daitekeela uste dut. Etorkinen integrazioak agorafobia puposa dezake, hau da, pobreak direnez ez ditugula gustoso, eta honek, deskofidantza gero eta nabariagoa izatea. Desberdinak direnez, haien gaitsaunak dudetan jartzen ditugu eta geure hizkuntza txarto ikastea edo erabilpen desegokiaren beldar gara, beraz, ez diegu ezta aukera bat ematen.

Orain dela hilabete batzuk, Bilboko Udalako liburutegira ikastera joan nintzen eta ordenagailu bat eskatu nuen. Arduradunak eman zidan arazorik gabe. Bestalde, ordu batzuk pasa zirenean etorkin batek beste ordenagailu bat eskatu zuen, baina berari, aldiz ez zioten eman, bere nahietarako, lan bat egiteko, prestatuta ez zegoelako. Orduan, kezkak jartzeko fitxa eskatu zion eta arduradunak, haserre, gaztelaniaz idatzitako bat entregatu zion. Etorkinak euskaraz nahi zuela esa neta informazio ezak, euskararen galpena eragiten ari zuela argitu zion.
Ondorioz, liburutegi horretan kezka orriak euskaraz eta gaztelaniaz daude beti.

Azkenik, guztiok berdinak garela uste dut. Nahiez eta jatorri ezberdina izan, eskubide berdinak izan behar ditugu eta gero, bakoitzak erabakiko du zer egin dezakeen, baina ez da bidezkoa informazioa soilik batzuei ematea.
Arazo hau konpontzeko euskaraz informazioa eman behar dela uste dut eta aukera desberdinak planteatu behar direla, guztiok ikasi dezakegun.


Nora Lopez 1D

MAITANE POLO.

ETORKINAK ETA EUSKARA

Euskal Herrira etorritako immigranteak nahiko papel zaila izatera behartuta daude. Zergatik? Ez dute gure pentsatzeko era ulertzen hemengoek eskatzen dietelako haiek euskara ikastea, baina haientzat osozaila da kalean entzuten ez duten hizkuntza bat ikastea, nahiz eta D ereduan matrikulatuak egon.

Haienganako aurreiritziak ditugu, ez soilik hizkuntza berdina ez dugulako mintzatzen baizik eta, kultura eta erlijio berbera ez dugulako. Noizbait guztiok izan dugu izkanbilarenbat etorkinekin, baina hori ez du esan nahi guztiak berdinak direla eta ez dutela merezi aukera bat.

Ez nago batere ados immigranteak zirikatzen dituztenekin nahiz eta esperientzia txarrak izan haiekin. Pasadan   urteko egun arrunt batean Bilboko Udaletzean nengoela musulmandar batek informazio bila joan zen eta departamentu horretako langilea soilik euskera hitz egiten zuen, immigranteak ez zekien bezteak zer esaten zioen eta oso haserretuta joan zen. Honen konklusioa da, oso garrantzitsua dela euskara ikastea Euskal Herrian zure bizitza egin nahi baduzu.

Maitane Polo 1D 


Etorkinentzako euskararen garrantzia

Gaur egun, sozietate aske batean bizi garela pentsatzen dugu. Oraindik ez dago ondo ikusita sozietatearen zati txiki batean etorkinen elkarteak daudela, hau da, gero eta etorkin gehiago etortzen dira Euskal Herrira. Gainera, Euskal Herrikoek, gero eta nazka gehiago dugu etorkinengan, eta arrazoi ugari daude horrela izateko.

Lanaren gaia adibide oso esanguratsua da. Enpresariei etorkinak ilegalki edo kontraturik gabe kontratatzea interesatzen zaie. Hemengoek pentsatzen dute arazoa etorkinak direla eta ez dute ikusten errealitatea.

Etorkinek pentsatzen dute Euskal Herria paradisua dela eta hori ez da egia. Errazago izango litzateke ideia horiek ahaztea eta gure kultura eta bizitzan sartzea.
Euskara ikasi, zaila da, baina lortu ahal dute gure ohiturak ikasi eta gure mugak gainditu.

ETORKINAK ETA EUSKARA


ETORKINAK


Etorkin batek edozein leku berrira heltzendenean asko kostatu egiten zaio, kulturalki adaptatzea.Ez da ezer txarra oso normala izaten da, baina oso isolatua zntitu ahal da.Gehienetan etorkinek haien kultura galtzeko beldurra dute, baina hori ez da inoiz gertatuko.

Nire ustez Euskal Herrira etorritako etorkinak, euskara ikasi beharko lukete,ez herrikoak pozteko baizik eta harremanak beste jendearekin errazago egingo zaizkie eta askoz arinago onartuta izango dira sozietatean.
Euskara ikastea ez dio bakarrik harremanetan lagunduko baizik eta berari ere libertate handiagoa ezkainiko dio, lan egokiago bat lortzen adibidez.

Kultura berri horretan barneratzea oso saila izan arren azkenean esfortzua Egina izatea merezi egingo du zeren eta, bikulturala bihurtu zaitezke eta hori oso ona da,kultura berri horrek zure betiko kultura obeto ulertzen laganduko ahal zaitu;eta esperientzia berriei azkarrago adaptatzeko kapazitatea landuko du.

Beraz,etorkinak Euskara ikasi beharko lukete baina ez hemen bizi garenok pozteko baizik eta, beraien adaptazio azkarragorako eta txarto ez pasatzeko, esperentziaz eta hemengo jendeaz disfrutatu ahal izateko.

Atzerritarrak eta Euskara


Atzerritarrek ez dutela gure hizkuntza edo kultura errespetatzen, eurena inposatu nahi dute edo gaztelania erabiltzen dute, euskara erabili beharrean.


Aurreko iritziak ez dira benetakoak. atzerritar askok ikasi nahi dute euskara, batzuk ikasteko gai dira baina beste batzuk ez. Atzerritik etorritakoen seme alabek eskolan euskara ikasten dute baina klaseko giroaren ondorioz ez dute erabiltzen.


Honetaz gain, batzuetan ez dute diru nahikorik ikasketa egokiak ordaintzeko eta ikasi gabe geratzen dira, baina hau gutxiengo bati gertatzen zaio.


Gainera,hemengoak diren pertsona batzuek, atzerritarra izatearren gutxiago direla eta atzerritarrei ez zaizkio ematen eskubide berdinak. Eskubide horren barruan hezkuntza dago, bakoitzak nahi duen moduan ikasi dezake. guztiei eman behar zaie aukera hori.


Atzerritarrek gure hizkuntza, euskara, ere defendatzen dute, bertoko batzuk baino gehiago garrantzia gehiago ematen diote.


Euskara galtzear dagoen hizkuntza da eta ez dute ikasi behar kanpotarrek bakarrik, bertokoak baita. Dakienak hitz egin behar du eta ez dakienak gutxienez ikasten saiatu behar da.




ETORKINAK ETA EUSKARA


Dendetara, kaletik goazenean… eta, etorkinak ikusten ditugunean, gehienetan gazteleraz hitz egiten entzuten diegu euskaraz ez dakitelako. Guri gustatuko litzaiguke beraiek euskaraz mintzatzea eta euskal kulturaren oinarria behintzat ezagutzae, baina beraien jakintasun eza gure errua da gehienbat. Beraiek Euskal Herrira datozenean, zer entzuten dute gehien bat? Gatzelera. Euskaldunak izan arren, askok, askotan, gazteleraz hitz egiten dugu eta hauxe beraiei erakusten diegu. Beraiek, hona etortzerakoan, gutaz ikasiko dute eta gu ez badugu euskaraz mintzatzen, hau ez da aldatuko.
 Baita ere, esan beharrekoa dut, etorkin danak ez dutela soilik gazteleraz ikasten. Nire aita, duela 27 urte Bermeora joan zen bizitzera. Berak ba zeukan gaztelerazko oinarri txiki bat, baina hemen, gazteleraz ikasi baino lehen euskaraz ikasi nahi izan zuen. Horregaitik diot ez dela orokortu behar. Agian nire aita, euskerazko ikastaroak egin zituen eta kalean, Bermeon, euskararen erabilera askoz handiagoa zen eta da. 
Amaitzeko, etorkinak euskaraz mintzatzeko lehen pausoa, guri euskaraz entzutea da, hau da gu eredu izatea.


ETORKINAK ETA EUSKARA

Gaur egun, Espainian etorkin asko daude. Honen arrazoi nagusia, hau da:
Espainian, beste herrialdeetan, aberatsa dela uste dute, eta hona etortzen badira, bere bizitza konponduko dela usten dute. Errealitatearen oso hurrun daude.
Espainia ez da ain herrialde aberatsua, haiek usten duten bezala. Hona etortzea ez du beraien bizitza aldatuko.

Beste problema bat etorkinentzako, hizkuntza da.

Adibidez, hemen, Euskal Herrian, bi hizkuntz dira nagusi: Gaztelera eta Euskara.

Gaztelera hitz batzuk jakin dezakete, eta etorkizunean bere gaztelera hobetu eta desarroilatuko dute.

Euskararen aldean,  ez da berdina geratzen. Gure hizkuntza desagetzean ageri dago, eta imigranteak ez luketeke hitz bat ere ez ulertuko. Etorkinek euskara jakitea bakarrik konponbide bat dago: Txikitatik euskara ikastea eta ulertzea.
Familia asko daude etorkinak direnenak, eta nagusiak euskara ez dakitenak, baina familiako txikiek bai dakitenak, euskaraz txikitatik ikasi eta hitz egin dutelako.

Baina noski, etorkin – familia guztiek ez dute pribilegio hau, dirurik ez daukatelako.
Gehienek adoptatuta dira, eta beraien failia faltsuak dirua daukate, eta bere umeei euskara ikastea proposatzen diete, aitak lanak eta dirua dauketelako, noski.
  

ETORKINAK ETA EUSKARA




Amelia Barquinik egindako elkarrizketa eta gero, etorkinen eta euskararen gaia nahiko korapilatsua dela konturatu naiz. Amelia Barquini Bilbon jaio zen 1965ean. Bere aita etorkina zen eta Bilboko Arangoiti auzoan bizi ziren. Beraz Ameliak bazekien nahikoa gai horretaz eta agian horregatik elkarrizketa horretan parte hartzean erabaki zuen.


Lehenik eta behin, Ameliak, duela hamar urte, hezkuntza sisteman etorkinen seme-alabak ez zela %1 ere eta oraintxe, EAEn, %7  gutxi gorabehera dela dio eta herriak erantzun ona duela egoerari. Egia da gero eta etorkin gehiago datozela, eta etorkin horiekin beraien semeak, nortzuk gure ikastoletan ikastera etortzen baitira. Nire esperientziaz hitz egiten badut, ia etorkin guztiek “A” eredura sartzen direla esango nuke. Pasaden urtean, nik “A” eta “B” ereduak zituen ikastola batean ikasten nuen. Nik “B” ereduan ikasten nuen eta nire klasean ez zegoen etorkin bat ere ez, aldiz, “A” ereduko klasera joaten bazinen, han ikasle guztiak etorkinak ziren. “A” ereduan sartuta, lortuko lukete euskara ikastea? Argi dago ezetz! Etorkinak, euskara ikasteaz gain, gaztelania ere ikasi behar dute, orduan, zein eredutan ikasi beharko lukete ikastolan? Nire uztez “B” edo “D” ereduan ikasi beharko lukete zeren eta euskara ikasteko baliabide gutxiago daude zoritxarrez, hau da, euskara ikastolan ikasten dugun hizkuntza da eta gaztelania berriz errazagoa da ikasteko, kalean, lagunekin… gaztelaniaz egiten baitugulako.


Horretaz aparte, Ameliak aporofobia aipatzen du, etorkinak gustuko ez ditugula ez kanpotik datozelako, pobreak baitirelako. Horrekin ez nago batere adoz, egia da jende askok ez dituela etorkinak gustuko baina ez  pobreak direlako ezta kanpotik datozelako. Guretzat etorkin baten irudia pertsona pobrea da, lapurtzen duena, etxerik ez duena, eta ezaugarri horiekin pertsona konfliktibo bat imajinatzen dugu, hau da, beldurra dugun pertsona bat, baina hau horrela ez dela konbentzitu behar gara. Ez dut esaten etorkin konfliktiborik egongo ez dela baina gure herrian ez al daude pertsona konfliktiboak baita?


Azkenik, Ameliak dio, etorkinak ez dutela arazo berriak ekarri euskararen auzira. Horrekin guztiz adoz nago, arazo berriak ez ekartzean gain, haiek gauza asko aportatu diezazkigukete. Geuk egin behar duguna, beraien integrazioan eta inklusioan laguntzea da.






Anne Arcediano 1ºD


ETORKINAK ETA EUSKARA.

Euskal Herrira etorritako immigranteak euskara ikastera behartuta daude? Euskarak ate gehiago irekiko dizkie ala gaztelaniarekin soilik balio zaie?

Etorkinek ez dute ulertzen zergaitik ikasi behar duten bi hizkuntza haiek kalean bakar bat entzuten badute. Umeen eskolarizazioari buruz hitz egiten badugu, aldaketa batzuk somatu ditzakegu; lehen ume gehienak A ereduan matrikulatzen zituzten gaztelaniaz bakarrik ikasteko asmoz baina orain, gero eta ume inmigrante gehiago matrikulatzen dituzte D ereduan, bertako bi hizkuntzak ikasteko.

Gaur egun oraindik, marginatzen ditugu etorkinak eta pixka bat arrazistak garela esan dezakegu, hau da, haiekin erlazionatzea kostatzen zaigu, beti gatazketan sartuta daudela pentsatzen dugu eta.
Orain lehen baino inmigrante askoz gehiago dakite euskaraz eta lanerako ate gehiago ireki zaizkiela ikusi dute.

Uxue Seoane 1D

Euskara eta atzerritarrak

Nire kasuan oso erraza da arlo honetaz hitz egitea zeren eta ni eta nire ama atzerritik gatoz, oso txiki etorri nintzen horregatik ez ditut arazorik Euskerarekin baina nire amaren kasua hobeagoa da.

Nire ustez atzerritik datozen pertsonak Euskararen historiagatik interesatu edo zerbait gutxienez jakin beharko zuten zeren eta gure hizkuntza da.
Nik txikitatik jakin izan dut Euskera baina nire Kubatik etorri zenean nirekin ez zekien ezta zer zen euskera, baina gutxi-gutxika informazioa hartzen joan zen eta nik nagusitzen nijoala laguntzen nion haren hizkerarekin.

Nire ustez atzerritarrek gehiago informatu behar ziren, gainera gaur egun Euskera hitz egitea ez dago hain zaila zeren eta hainbat euskaltegi etab. daude, adibidez nire ama zortzi urte egon zen Euskaltegi batean lana aurkitzeko Euskera baliagarria delako ; orain nire amak diskurtsoak egiten ditu euskaraz.

ETORKINAK ETA EUSKERA


Gaur egun, jakinda nola dagoen mundua, geroz eta pertsona gehiago saiatzen dira haien bizitza aurrera ateratzen era normal batean. Ikusteko da nola urtez-urte atzerritarren kopurua igotzen ari da. Gure kasuan Euskal Herrian, egoera hori aipatzekoa da. 
Zaila da beste kultura, hizkuntza eta gizarte mota batean bizitza berria egitea eta horretarako ezinbestekoa da elkarbizitza. Inguruko pertsonen, auzokideen eta eskolaren  laguntzarekin askoz errezagoa izango zen atzerritarrak bizitza normala eramatea. Euskara ikastea eta garrantzitsuena, erabiltzea!
Baina zer gertatzen da egoera hori ematen ez denean? Zure ingurura begiratzean konturatuko zara zelako egoera demokratikoan bizi garen XXI. mendean.

ETORKINAK ETA EUSKARA


Guztiok dakigunez, Euskal Herri osoan etorkin asko daude. 
Euskal Herrian bi hizkuntza ofizial daude, euskara eta gaztelania; baina hizkuntza horien egoerak desberdinak dira beti ematen zaiolako lehentasuna gaztelaniari.

Edozein tokitan erabili ahal duzu gaztelania baina ez, aldiz, euskara. Horren ondorioz, Euskal Herrira datozen ia guztiek ez dakite euskaraz mintzatzen eta ez dute ikasteko ahaleginik egiten garrantzi gutxiko hizkuntza bezala ikusten omen dute, batzuetan alde batera uzten baita.

Orduan, gure herria datozen guztiek euskara ikastea oso garrantzitsua eta beharrezkoa dela uste dut hemengo hizkuntza delako eta ezin dugulako galdu.

Horretarako, Euskal Herriko egoera aldatu egin beharko genuke geuk ere zerikusia dugu eta.

Hala ere, oso zaila izango zen denek euskaraz hitz egitea baina, ahalegina eginez gero, lortuko genuke euskara zaintzea?

Etorkinak euskaraz ikasi behar dute?

Nire uztez euskara da Euskal Herriak duen berezitazun nabarmenena, munduko hizkuntzarik berezienetakoa, eta horregatik uzte dut ez dela hizkuntza bat behartuta ikasi behar duzuna zeren eta orduan ez duzu gustuko izango eta ez duzu hitz egingo , horregatik uzte dut ikasi behar duela nahi duena, bera aukeratu duelako zeren modu horretan hizkuntza ondo jakingo du eta influentzia handituko da.
Nik uzte dut ez dela ideia ona Katalana bezala Euskera lehen izkuntza izatea zeren bere hiztegia nahiko mugatua da eta lehen izkuntza izateko hiztegi oso espezializatua euki behar du.
Orregatik uzte dut etorkinak euskera ez dutela derrigorrez ikasi behar, euskera ez denez kehen izkuntza ez da beharreskoa eguneroko bizitzarako.

2013/04/28

Etorkinak eta euskara

ETORKNAK ETA EUSKARA

                Euskal Herrian, gero eta etorkin gehiago daude bizi berri bat bilatzen; Txinatarrak, marokoarrak, beltzak… Ia-ia gehienak soilik dakite gazteleraz hitz egiten eta batzuk ezta oso ondo ere.

Hemengo jende asko diskriminatzen dute etorkinak beste leku batekoak izateagatik edo beste kolore-azal dutelako. Batzuk pentsatzen dute hona etortzen badira gure kultura eta ohiturak errespetatu behar dituztela eta egia da, baina ez dute zergatik euskara ikasi behar, hemengo hizkuntza da, baina ez da hizkuntza ofiziala. Gehienok gaztelera daukagu ama hizkuntza bezala eta euskara txikitatik ikasi harren ez dugu erabiltzen klasetik kanpo, etorkinak euskara ez badakite besteekin ulertu ahal dira problemarik gabe.

Ondorioz, gauza bat da gure kulturak eta ohiturak errespetatu behar dutela eta baita ere, konpartitu eta erabili, baina beste gauza bat da euskara ikasi behar dutela derrigorrez, gainera geuk ez dugu erabiltzen erabili behar duguna eta olan ez dugu ezta bere interesa pizten.

Patricia López
1.C 

ETORKINAK ETA EUSKERA


Euskal Herrian etorkin asko daude, urtez urte hainbat eta hainbat etorkin berri etortzen dira gure herrira. Hemen bi hizkuntza ezberdin erabiltzen ditugu, euskara (Euskal Herriko hizkuntza) eta gaztelania. Gaztelania da hitz egiten den hizkuntza orokorrena eta hori aldatzea oso zaila izan daiteke…

Etorkinentzako, oso zaila da euskara ikastea, beraiek beren ohiturak eta hizkuntza dutelako. Euskal Herrira etortzean etorkinak gaztelera ikasten dute normala denez, gaztelera delako jende gehienak hitz egiten duen lengoaia. Gazteak edo umeak direnean errazagoa da haiei gure hizkuntza irakastea.

Nire uztez etorkinek euskara ikasi beharko zuten, baina, bestalde ulertzen dut beraien egoera, oso pertsona gutxiei entzuten zaielako euskara hitz egiten gure kaleetatik. Euskara, atzerrizko hizkuntza bihurtzean, etorkinek euskara ikasiko dute, baina gaur egun, oraindik ez…
                                  
                                                                    Sarai Valdazo (1.C)
Etorkinak euskaraz 

      Gai honetaz hitz egitea oso zaila da baina saiatuko naiz. Etorkinek euskara ikastea zaila da zeren eta beraien ohiturak eta hizkuntza baitute eta gainera, Euskal Herrira etortzen direnak ez dute hizkuntz bat ikasi behar baizik eta bi eta hori zailagoa da haientzat.

   Lehenengoz, gazteak eta umeak direnean errazago egiten zaie bi hizkuntzak ikastea, ikastolan irakasten dietelako, baina, Nagusiek ez dute denbora euskara ikasteko, lan egin behar dute, eta kalean entzuten dutena ikasten dute, onerako edo txarrerako, gaztelera. 

   Bigarrenez, gustatuko litzaidake etorkinek euskara ikas zezaten, gero eta gehiago dira eta guk eta haiek hitz egingo bagenu, euskara gehiago entzungo genuke kaleetan. 

   Amaitzeko, oso zaila da hori gertatzea, guk ez baitugu hitz egiten. Nire ustez hausnarketa hau egin aurretik beste bat egin beharko genuke, Euskaldunok eta euskara, eta horretaz pentsatu, zeren eta guk ez baitugu euskaraz hitz egiten ezin diegu etorkinei behartu.

2013/04/26

Etorkinak eta euskara.


                 Ezer baino lehen esan nahi dut gai hau pixka bat zaila dela eta ez dakidala ondo nola garatu. Gaur egun gero eta atzerritar gehiago ikusten dugu gure inguruan, txinatarrak, marokoarrak, indiarrak, afrikarrak eta eztabaida asko egon dira euskara ikasi behar duten ala ez. Adibidez, nire aurreko ikastolan %65 atzerritarrak ziren eta guztiak “modelo A”n zeuden.
            Nire ustez, etorkinak ez dute ezertan euskara ikasi behar zeren eta euskaldunek ezta ere ez dugu praktikatzen normalen, bakarrik eskolan ikasten dugu. Klasetik kanpo gazteleraz hitz egiten dugu zeren eta jende asko ez daki euskaraz hitz egiten. Euskara ez da lehenengo hizkuntza Euskal Herrian, eta ez dauka estatus soziokultural berdina gaztelaniarekin. Orduan, nola ikasiko dute etorkinek euskaraz berba egiten administrazioan edota beste egoera formaletan ez bada erabiltzen?
            Egia da hona etortzen badira gure ohituretara, tradiziotara edo ordutegira ohitu behar direla baina ez dut uste euskara ikasi behar daukatedanik. Baina hemen lana aurkitu nahi badute hobe izango litzateke euskara ikastea hobeto integratzeko eta errazago lana bilatzeko Euskal Herrian.

ETORKINEK EUSKARA IKASI BEHAR DUTE?



     Lehenengo eta behin esan behar dut etekinak eta euskara gaiaren azalpena egitea zaila iruditu zaidala, hainbat desadostasunak egon ahal direlako. Baina, hori alde batera utzita, nire iritsia emate hoberena dela uste dut.     

     Hasteko, etorkinek euskara ez dutela ikasi behar, derrigorrez, defendatu nahi dut. Nahiz eta haiek Euskal Herrian bizi, gure artean, txikiak direnetik, ez du esan nahi euskara jakin behar dutela. Zergatik? Alde batetik, adibidez, Euskal Herriko lehenengo hizkuntza ez delako. Eta, beste aldetik, ia inork ez duelako euskaraz hitz egiten kalean, lagunekin; egunez egun ez delako erabiltzen euskara. Euskara gehiago erabiliko balitz, orduan, nire ikuspuntua aldatuko zen ziur aski, baina horretarako gauzak aldatu behar litzateke, denon artean. Egoera desberdina izango zen.

     Orduan, nire ustez, euskara ez da derrigortu behar. Egia da euskara hitz egiten ez bada desagertuko dela, baina horrek ez du esan nahi etorkinei derrigortu behar geniekeela euskaraz hitz egiten.

     Amaitzeko, esan nahi nuke, norberak euskara ikasi nahi badu, orduan, uztea ikasten eta pertsona hori laguntzea, ondo etorriko izango zela. Baian ez  BEHARTU; bestela, inork ez du nahi izango euskara ikastea eta niri, adibidez, euskara gustatzen zait eta ez dut desagertzea. 

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN


     Gero eta gehiago dira Hego Amerika, Afrika edo Asiako hainbat lekutik lanbide bila gure herrialdera datozen pertsonak. Gai honek eztabaidaren bat sortarazi du etorkinak gure kulturara ohitu behar direla eta; eta kultura edo ohitura hauen artean, hizkuntza berri bat ikasi beharra da beste herrialde batera etortzean, etorkinek aurre egin beharreko aldaketa nabarmenetariko bat.

     Etorkinak beste hizkuntza bat ikastera daramatzana, eguneroko bizitzan erabili beharra da. Euskal Herriaren kasuan, zonaldearen arabera egia da euskara jakitea ez dela guztiz beharrezkoa euskaldunonekin konpondu ahal izateko, gehienek baitakite gaztelera ere.Gainera herrialde berri batera etortzea zaila izan behar du berez, bi hizkuntza oso ezberdin ikasi behar izateko.
Dena den, egia da Euskal Herrian egotea ondo egongo litekeela bertako beste ohitura batzuk ikasten edo moldatzen diren moduan, (ordutegia, janaria, hemengo legeak…) hizkuntza ere ikastea. Horrela euskara gogortzen lagunduko zuten ere, baina guk eguneroko bizitzan ez badugu beti erabiltzen eta denda, jatetxeetan, edo leku publikoetan gazteleraz zuzentzen bazaizkigu, etorkinek ez dute bere kabuz euskara bat batean ikasiko.

     Katalunian adibidez ohikoagoa da kaletik zoazela katalana entzutea, kartel eta dendetan irakurtzea, eta gehienetan katalanez zuzentzen zaigu jendea. Modu honetan, errazagoa da kanpotik datozenentzat bertako hizkuntza ikastea, baldintzatuagoak baitaude.
Adibidez, nik 14 urterekin Bartzelonara bizitzera joan zen neska kolonbiar bat ezagutu nuen, eta katalanez hasi behar izan zuen ikasten eta guzti. Egia da katalanak gaztelerarekin antzekotasun gehiago dituela, baina lehendabiziko gauza eguneroko bizitzan euskara erabili behar litekeela etorkinei erakutsi (eta horretarako guk gehiago erabiltzen hasi) beharko genuke.

    Beraz, etorkinek euskara ikastea nahi badugu, guk horretara baldintzatuak egotea lortu behar dugu lehenengo.

ETORKINAK ETA EUSKARA

Leku guztietan bezala Euskal Herrian etorkin asko bizi dira. Etorkinak euskera ikasi behar dutela esaten duen jendearekin ni ez nago ados, euskera ikasi beharkodute hemen euskera jakitea eskatzen duen lan bat nahi badute. Baina beraiek etortzen diren lekutik diruagatik edo edozergatik joan behar izan badute bere kultura mantentzeko eskubidea dutela pentatzen dut. 

Egia da, hemen ia edozein lan edukitzeko euskera behar dela, eta horretarako haiek bai, euskera ikasi beharko luketeen baina ez daude ikastera derrigortuta. 

Beste alde batetik euskera mantendu ahal izateko pertsona guztiek jakin beharko luketeen baina ez jakitea ez dago txarto haiek gustukoa ez badute. Nire ustez euskera eskubidea da ez beharra, baina bai gustatuko litzaidake ertorkinak euskera ikastea hori besteekin batera bizitzera laguntzen badie.

Ondorioz, euskera eotrkinak ikastea ondo egongo lukete baina nahi ez badute ez dute zertan ikasi behar.

Ane Hidalgo 1.C
                                                                                                    
                ETORKINAK EUSKAL HERRIAN

                

              

               Lehendabizi, etorkinak Euskal Herrira etortzeari buruz nire iritzia emango dut. Nire ustez etorkinak etortzea ondo dago neurri batean, hau da, noizbehinka kaletik noala musulmandar asko ikusten; ez zait txarto iruditzen hona etortzea, baina batzuetan lapurtu, neskei gauzak esan, edota dirua eskatzen dute eta hori desatsegina egiten zait.

           Esan nahi dudana da, errespetua eskatzen dutela eta gero haiek errespetatzen ez dutenak dira. Euskal Herrian, herri askotatik etorritako atzerritarrak daude; Afrikakoak, Hegoamerikakoak,txinatarrak, baina ugarienak musulmandarrak dira.

          Nire iritzia da kanpotik etorritakoak euskara ikasi behar dutela gure kulturan hobeto integratu ahal izateko eta horren laguntzaz lagun berriak egin ahal izateko kontuan hartuz hemen ez direla etortzen lagunekin, baizik eta bakarrik eta batzuetan familiekin.

 ETORKINAK ETA EUSKARA



Etorkinak eta euskara gaiak ematen duena baino zailagoa da. Gaur egun, kanpotar asko etortzen dira gure herrira eta euskara ez dakitenez beraiekin komunikatzeko gaztelaniaz hitz egin behar dugu. Ondorioz, euskara gero eta gehiago galtzen ari da.

Batzuek ez dute euskara ikasi nahi baina, gure herriko hizkuntza denez, neuk uste dut ikasi behar dutela. Guk bere herrira joatekotan beraien hizkuntza ikasi beharko genukeelako.
Ez da erraza zure herria alde batera uztea beste herrialde batera joanez, ezta bizitza berri bat hastea.
Euskara hizkuntza nahiko zaila da, ez dagoelako hari parekatu ahal zaion hizkuntzarik.
Adibidez: gaztelania eta frantsesa nahiko antzekoak dira eta bat jakinez gero, bestea ikastea ez da hain zaila.

Nire ustez, etorkinen artean euskara zabaltzeko, ikastera lagundu eta animatu behar ditugu kapotarrak eta ez- kanpotarrak modu errazagoan bizimodu zoriontsu batean bizitzeko.

Interes gehiago jar dezaten, hasteko gure kutura; tradizioak, Euskal Herriko dantzak, janaria... erakutsi behar dizkiegu, euskara erakar diezaieten.

Zuen ustez zer egin dezakegu etorkinek euskara ikas dezaten?
Agian ez dute euskara ikasi behar?
Gure bizimodua haiekin nola hobetu dezakegu? Ideiaren bat?

Etorkinak eta euskara

Nire ustez etortzen diren atzerritarrak ez dute zergatik euskara ikasi behar. Gaur egun pertsona guztiak berdinak gara eta nahi duzun lekuan bizi ahal zara, norberak erabakitzen du non nahi duen bizi. Kontuan izanda nora joaten zaren bizitzera moldatu behar zara lekuan zauden kulturaz eta bizimoduaz. Gaur egun inoiz baino gehiago hitz egiten dute euskara. Jende asko ikasi eta ikasten du euskera.

Nire kasuan txikia nintzenean etorri nintzen eta eskolan euskara ikasi nuen, baina, ez dut erabiltzen eskola kanpo. Norberak erabaki ahal du zer ikasi eta zer egin bere bizitzarekin eta inork ez dio ezer ezan behar.

ETORKINAK ETA EUSKARA EUSKAL HERRIAN

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN ETA EUSKARA


Etorkinak beste lekuetatik etorritako pertsonak dira. Euskal Herrian adibidez kanpoko pertsona asko ikus dezakegu: marokoarrak, txinatarrak, indiarrak, beltzak...eta gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
Hemengo jendea asko diskriminatzen ditugu kanpotarrak beste lekutik etorritakoak direlako.

Nire ustez, euskararen kasuan, kanpotarrak hemen bizitzera gelditzen badira garrantzitsua iruditzen zait euskara ikastea gure artean ulertu ahal izateko. 
Gure kulturan eta ohituretan sartu ahal izateko ere beharrezkoa izango litzateke euskararen erabilera kanpotarren artean.
Luis Briñas eskolan nengoenean lagun bat neukan Marokotik etorritakoa. Bera eskolan euskaraz egiten saiatzen zen eta azkenean ondo hitz egitea lortu zuen.
Gure kulturaz eta ohituraz ere asko zekien eta azkenean gustukoa izan zuen euskara.

Azkenik uste dut, goian esan dudan bezala euskara ikastea beharrezkoa izan daitekeela Euskal Herrian bizi badira gehien bat elkar ulertzeko eta kultura ikasteko.
EUSKARA ETA ETORKINAK

 Gaur egun, etorkin asko ditugu Euskal Herrian, eta gehienek, gazteleraz bakarrik dakite.

Nire ustez, etorkinek, esukera ikasi behar izango zuten, gure herriaren hizkuntza delako. Baina ez bakarrik hori, zeren eta gure kultura eta ohiturak ulertzeko, euskera derrigorrezkoa da, eta ezin  digute ulertu ez badute gure kultura ulertzen, eta etorkin bezala beste herri batera bazoaz, haien kultura eta ohiturei moldatu behar dira, eta noski, hango hizkuntza ikasi ere, horregatik hemen ez zen desberdina izan beharko.

Gainera, euskararen normalizazioa lortzeko, Euskal Herrian guztiok euskera jakin eta hitz egin beharko genuke, eta etorkinen kopurua oso handia denez (151.162 2012an) haiek euskera ikasten ez badute ez da lortuko nahi dugun normalizazio hori.

Azkenik, euskara ikasteko aukera asko daudela argi dago, horregatik haien interesa piztu behar genuke, horrela haiek euskera ikasiz, baina gu ez badugu egiten esfortzua, haien ez dute interesik izango euska ikasteko.

Ondorioz, etorkinek euskera ikasteko beharra dutela pentsatzen dut, pixkanaka pixkanaka, euskeraren normalizazioa lortuz.

Leire Riveiro,1C



ETORKINAK EUSKAL HERRIAN


Etorkinak kanpotik etorritako pertsonak dira; bereziki lan arazoengatik eta bereak ez diren herri batera bizitzera datoz.

Historian zehar Euskal Herrian ohikoa izan da bertakoen atzerrirako emigrazioa; hau da, Euskal Herritik beste herrialde batera jotzea, kanpokoen inmigrazioa baino. XIX. Mendean Industria Iraultzak erabat aldatu zuen joera hori, eta Euskal Herria Espainiar Estatutik etorritako milaka etorkinen jo muga bihurtu zen. Aurrerago, 1970eko hamarkadako krisialdia heldu zen, eta horrekin batera kontrako eragina: Espainiatik Euskadira bizimodu hobearen bila etorritako jendeak jaioterrietara bueltatzera jo zuen. XXI. mendean inmigrazio prozesu berri bat hasi zen. Hasieran etorkinen ailegatzea motela izan zen eta bereziki Araban eta Nafarroan nekazaritzak eskainitako lanpostu ugariagoak erakarrita. Geroago, berriz, inmigrazioa Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. Hori dela eta Hego-Amerikatik, Magrebetik, Afrikatik, Txinatik eta Errumaniatik, besteak beste, etorritako biztanleak aurki ditzakegu gure inguruan.

Jendeak munduan bizimodua bilatzeko eskubidea du eta, beraz, elkartasuna eskaini  behar diegu datozen etorkinei. Goian azaldu dudan moduan ezin dugu ahaztu Euskal Herria ere migrazio iturria izan dela duela ez horrenbeste. Dena den, kontuz ibili behar,  krisi ekonomikoaren eraginpean jarrera arrazistak gorako joera izaten ari dira. Nire ustez hori arrazismoa  azalarazteko aitzakia baino ez da. Arrazakeriari ez zaio ezta zipriztinik utzi behar.
Gaur egun hurbileko kasuetan diskriminazio handia ikusi dut. Kanpokoak izateagatik askotan ez gara ezta haiengana hurbiltzen edo, alderantziz, haiek gugana urreratzean beldurra edo mesfidantza sentitzen dugu.
Euskal Herrian integrazio sozialerako kultura-abiapuntu  tresna badugu: euskara. Izan ere , hizkuntzak definitzen gaitu euskaldun izateko, ez abizenik, ez arrazarik, ezta jatorririk ere.  Euskalduna izatea oso esku zabaleko joera da:  euskara-duna, euskaraz egiten duena da. Euskal Herritarrok, etorkinak eta euskara, hori da gure lotura, hori da gure etorkizuna. Polita bezain zaila, baina posiblea. Inoiz baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian, biztanleria euskaldun anitza, jatorri askotakoa behar dugu. Guk ere institutuan bertan aldaketa hau ikusten ari gara, eta bidea hori da zalantzarik gabe.
Azkenik, pentsatzen dut oso garrantzitsua dela elkar ezagutzea eta gure artean komunikatzeko beraien kulturara  ere hurbiltzea. Momentu honetan dugun kultur aniztasuna ezaugarri positibotzat ikusi behar dugu aberastu egiten gaitu eta.

Nagore Cuesta Esnaola

Etorkinak eta euskara



Testu hau irakurri ondoren, nire ideiak garatzeko eta konpartitzeko momentua dela uste dut, horregatik blog hau idatzi dut.

Testuan esaten da gizarteak etorkinei harrera ona egiten diola, baina arazo bat dago, batzuk onak direla eta beste batzuk ez, horregatik ez garela fidatzen. Honekin ados nago, estaen duena egia da. Honi, psikologian aurreiritziak deitzen zaizkio. Pertsonak ezagutu gabe epaitzen ditugu. Etorkin bat txarra dela ikusita, pentsatuko dugu guztiak berdinak izango direla. Aurre iritzi hauek desagertu behar dira.

Bigarren ideiarekin ez nago ados. Gurasoek ez daukate zergaitik euskera ikasi behar. Seme alabak klasean ikasiko dute euskara. Nire gurasoak ez dakite esukera eta inoiz ez ditut arazorik izan eta momentuz ez zait txarto joan.

Ondorengo ideiarekin ez nago guztiz ados. Bai uste dut etorkinak euslera ikasi behar dutela, baina ez da hain garrantzitzua. Hemen bilbon gaztelera ere hitz egiten da, orduan ez dauka hain garrantzi handirik.

Azkenik nire ondorioak garatuko ditun. Konklusoan, etorkinak euskara ikasi behar dute, hain garrantzitzua izan ez harren, eta ez dira izan behar gurasoek ikasten dutenak.