ETORKINAK ETA EUSKARA
Anderren testu hau (lehen irakurri dudan gazte baten artikulua, eta ni inspiratu nauena honetaz hitz egiteko) “etorkinak eta
euskara” gaiari buruz irakurtzean, gaia oso interesgarria zela ikusita, nire
bloga idaztea erabaki dut, Anderren eredua jarraituz.
Bilbora etortzen
diren etorkinak edo edozein etorkina Euskal Herrira badatorrena, gure kulturan
integratu nahiko balu, gure hizkuntza, euskara, (ez dut esango menperatu, baina
bai pixka bat) hitz egin beharko luke, eguneroko bizitza hobeto jarraitu ahal
izateko. Adibidez, herri batera joango balitz eta euskara jakingo ez balu, ez luke
ezer ere ez ulertuko, herrietan ia pertsona guztiak normalean beti euskaraz mintzatzen dutelako. Gainera, etorkinak euskara ikastean, haien semeei
eskolako etxekolanekin lagundu ahal izango zieten, horiek gehienetan euskaraz daudelako. Baita ere esan behar dut,
nik beste herrialde batera joango banintz, herrialde horretako hizkuntza
ikasiko nukeela, herrialde horretan integratzeko eta bizitza normala eramateko.
Azkenik, aipatu behar
dut, nire ondorioa dela etorkinentzat oso komenigarria izango zitzaiela
euskara jakitea gure herrialdera etorriko balira, hainbat ekintzetarako eta komunikazioarako komeni izango zitzaielako gure hizkuntza hitz egitea.
ZUZENDU BEHAR
ResponderEliminar1. esaldia lotu behar: "Anderren testu hau “etorkinak eta euskara” gaiari buruz". Gainera, nor da Ander? Pentsatu irakurleak ez dakiela ezer gaiaz, azaldu nor den.
2. BAita ere, baldintza hipotetikoa erabili lehenaldikoa baino.
3. Zergatik ikasi behar duten ez duzu argudiatu, ez nauzu konbentzitu.