2013/04/29


ETORKINAK ETA EUSKARA




Amelia Barquinik egindako elkarrizketa eta gero, etorkinen eta euskararen gaia nahiko korapilatsua dela konturatu naiz. Amelia Barquini Bilbon jaio zen 1965ean. Bere aita etorkina zen eta Bilboko Arangoiti auzoan bizi ziren. Beraz Ameliak bazekien nahikoa gai horretaz eta agian horregatik elkarrizketa horretan parte hartzean erabaki zuen.


Lehenik eta behin, Ameliak, duela hamar urte, hezkuntza sisteman etorkinen seme-alabak ez zela %1 ere eta oraintxe, EAEn, %7  gutxi gorabehera dela dio eta herriak erantzun ona duela egoerari. Egia da gero eta etorkin gehiago datozela, eta etorkin horiekin beraien semeak, nortzuk gure ikastoletan ikastera etortzen baitira. Nire esperientziaz hitz egiten badut, ia etorkin guztiek “A” eredura sartzen direla esango nuke. Pasaden urtean, nik “A” eta “B” ereduak zituen ikastola batean ikasten nuen. Nik “B” ereduan ikasten nuen eta nire klasean ez zegoen etorkin bat ere ez, aldiz, “A” ereduko klasera joaten bazinen, han ikasle guztiak etorkinak ziren. “A” ereduan sartuta, lortuko lukete euskara ikastea? Argi dago ezetz! Etorkinak, euskara ikasteaz gain, gaztelania ere ikasi behar dute, orduan, zein eredutan ikasi beharko lukete ikastolan? Nire uztez “B” edo “D” ereduan ikasi beharko lukete zeren eta euskara ikasteko baliabide gutxiago daude zoritxarrez, hau da, euskara ikastolan ikasten dugun hizkuntza da eta gaztelania berriz errazagoa da ikasteko, kalean, lagunekin… gaztelaniaz egiten baitugulako.


Horretaz aparte, Ameliak aporofobia aipatzen du, etorkinak gustuko ez ditugula ez kanpotik datozelako, pobreak baitirelako. Horrekin ez nago batere adoz, egia da jende askok ez dituela etorkinak gustuko baina ez  pobreak direlako ezta kanpotik datozelako. Guretzat etorkin baten irudia pertsona pobrea da, lapurtzen duena, etxerik ez duena, eta ezaugarri horiekin pertsona konfliktibo bat imajinatzen dugu, hau da, beldurra dugun pertsona bat, baina hau horrela ez dela konbentzitu behar gara. Ez dut esaten etorkin konfliktiborik egongo ez dela baina gure herrian ez al daude pertsona konfliktiboak baita?


Azkenik, Ameliak dio, etorkinak ez dutela arazo berriak ekarri euskararen auzira. Horrekin guztiz adoz nago, arazo berriak ez ekartzean gain, haiek gauza asko aportatu diezazkigukete. Geuk egin behar duguna, beraien integrazioan eta inklusioan laguntzea da.






Anne Arcediano 1ºD

1 comentario:

  1. NAHIKO ONDO,(ideia eta argudio nahiko eta egitura nahiko egokia) hala ere, badituzu kontutxo batzuk zuzentzeko zain:
    1. Data ez duzu ondo zuzendu.
    2. Fija zaitez ikerlearen izenarekin.
    3. Beste akats batzuk zuzendu behar, gramatikalak (´k adib.), ortografikoak,...
    4. Ideia batzuk, esaldi eta hitz batzuk ere gehiegi errepikatu dituzu. Berrirakurri 2. paragrafoa eta zuzendu; nahiko ulergaitza da.

    ResponderEliminar