2013/04/26


ETORKINAK EUSKAL HERRIAN


Etorkinak kanpotik etorritako pertsonak dira; bereziki lan arazoengatik eta bereak ez diren herri batera bizitzera datoz.

Historian zehar Euskal Herrian ohikoa izan da bertakoen atzerrirako emigrazioa; hau da, Euskal Herritik beste herrialde batera jotzea, kanpokoen inmigrazioa baino. XIX. Mendean Industria Iraultzak erabat aldatu zuen joera hori, eta Euskal Herria Espainiar Estatutik etorritako milaka etorkinen jo muga bihurtu zen. Aurrerago, 1970eko hamarkadako krisialdia heldu zen, eta horrekin batera kontrako eragina: Espainiatik Euskadira bizimodu hobearen bila etorritako jendeak jaioterrietara bueltatzera jo zuen. XXI. mendean inmigrazio prozesu berri bat hasi zen. Hasieran etorkinen ailegatzea motela izan zen eta bereziki Araban eta Nafarroan nekazaritzak eskainitako lanpostu ugariagoak erakarrita. Geroago, berriz, inmigrazioa Hego Euskal Herri osora zabaldu zen. Hori dela eta Hego-Amerikatik, Magrebetik, Afrikatik, Txinatik eta Errumaniatik, besteak beste, etorritako biztanleak aurki ditzakegu gure inguruan.

Jendeak munduan bizimodua bilatzeko eskubidea du eta, beraz, elkartasuna eskaini  behar diegu datozen etorkinei. Goian azaldu dudan moduan ezin dugu ahaztu Euskal Herria ere migrazio iturria izan dela duela ez horrenbeste. Dena den, kontuz ibili behar,  krisi ekonomikoaren eraginpean jarrera arrazistak gorako joera izaten ari dira. Nire ustez hori arrazismoa  azalarazteko aitzakia baino ez da. Arrazakeriari ez zaio ezta zipriztinik utzi behar.
Gaur egun hurbileko kasuetan diskriminazio handia ikusi dut. Kanpokoak izateagatik askotan ez gara ezta haiengana hurbiltzen edo, alderantziz, haiek gugana urreratzean beldurra edo mesfidantza sentitzen dugu.
Euskal Herrian integrazio sozialerako kultura-abiapuntu  tresna badugu: euskara. Izan ere , hizkuntzak definitzen gaitu euskaldun izateko, ez abizenik, ez arrazarik, ezta jatorririk ere.  Euskalduna izatea oso esku zabaleko joera da:  euskara-duna, euskaraz egiten duena da. Euskal Herritarrok, etorkinak eta euskara, hori da gure lotura, hori da gure etorkizuna. Polita bezain zaila, baina posiblea. Inoiz baino elebidun gehiago dago Euskal Herrian, biztanleria euskaldun anitza, jatorri askotakoa behar dugu. Guk ere institutuan bertan aldaketa hau ikusten ari gara, eta bidea hori da zalantzarik gabe.
Azkenik, pentsatzen dut oso garrantzitsua dela elkar ezagutzea eta gure artean komunikatzeko beraien kulturara  ere hurbiltzea. Momentu honetan dugun kultur aniztasuna ezaugarri positibotzat ikusi behar dugu aberastu egiten gaitu eta.

Nagore Cuesta Esnaola

1 comentario:

  1. ZUZENDU BEHAR: oso argudio arinak idatzi dituzu, ez nauzu konbentzitu. Gainera, 3.paragrafoa nahiko nahastuta dago, ez da ondo ulertzen.

    Kontuz akats ortografikoekin jatorria aipatzean.

    ResponderEliminar