ETORKINAK ETA EUSKARA
Etorkinak eta euskara gaiak ematen duena baino zailagoa da. Gaur egun, kanpotar asko etortzen dira gure herrira eta euskara ez dakitenez beraiekin komunikatzeko gaztelaniaz hitz egin behar dugu. Ondorioz, euskara gero eta gehiago galtzen ari da.
Batzuek ez dute euskara ikasi nahi baina, gure herriko hizkuntza denez, neuk uste dut ikasi behar dutela. Guk bere herrira joatekotan beraien hizkuntza ikasi beharko genukeelako.
Ez da erraza zure herria alde batera uztea beste herrialde batera joanez, ezta bizitza berri bat hastea.
Euskara hizkuntza nahiko zaila da, ez dagoelako hari parekatu ahal zaion hizkuntzarik.
Adibidez: gaztelania eta frantsesa nahiko antzekoak dira eta bat jakinez gero, bestea ikastea ez da hain zaila.
Nire ustez, etorkinen artean euskara zabaltzeko, ikastera lagundu eta animatu behar ditugu kapotarrak eta ez- kanpotarrak modu errazagoan bizimodu zoriontsu batean bizitzeko.
Interes gehiago jar dezaten, hasteko gure kutura; tradizioak, Euskal Herriko dantzak, janaria... erakutsi behar dizkiegu, euskara erakar diezaieten.
Interes gehiago jar dezaten, hasteko gure kutura; tradizioak, Euskal Herriko dantzak, janaria... erakutsi behar dizkiegu, euskara erakar diezaieten.
Zuen ustez zer egin dezakegu etorkinek euskara ikas dezaten?
Agian ez dute euskara ikasi behar?
Gure bizimodua haiekin nola hobetu dezakegu? Ideiaren bat?
NAHIKO ONDO, BAINA HOBETU BEHAR
ResponderEliminarKohesio akatsak dituzu: ez dituzu paragrafoak behar bezala lotu eta batez ere 2. eta 3.ak isolatuta daude. Saiatu lotzen, lokailuak zein ideiak berriak gehituz.
Kontuz esaldien mozketarekin: kausazko esaldiak ezin dituzu banatu.
-k