2013/04/26

ETORKINAK ETA EUSKARA EUSKAL HERRIAN

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN ETA EUSKARA


Etorkinak beste lekuetatik etorritako pertsonak dira. Euskal Herrian adibidez kanpoko pertsona asko ikus dezakegu: marokoarrak, txinatarrak, indiarrak, beltzak...eta gehienek gazteleraz hitz egiten dute.
Hemengo jendea asko diskriminatzen ditugu kanpotarrak beste lekutik etorritakoak direlako.

Nire ustez, euskararen kasuan, kanpotarrak hemen bizitzera gelditzen badira garrantzitsua iruditzen zait euskara ikastea gure artean ulertu ahal izateko. 
Gure kulturan eta ohituretan sartu ahal izateko ere beharrezkoa izango litzateke euskararen erabilera kanpotarren artean.
Luis Briñas eskolan nengoenean lagun bat neukan Marokotik etorritakoa. Bera eskolan euskaraz egiten saiatzen zen eta azkenean ondo hitz egitea lortu zuen.
Gure kulturaz eta ohituraz ere asko zekien eta azkenean gustukoa izan zuen euskara.

Azkenik uste dut, goian esan dudan bezala euskara ikastea beharrezkoa izan daitekeela Euskal Herrian bizi badira gehien bat elkar ulertzeko eta kultura ikasteko.

1 comentario:

  1. NAHIKO ONDO, BAINA HOBETU DEZAKEZU

    Zuzentasun aldetik ondo idatzi baduzu ere, falta zaizu eraginkorra izatea. Saiatu argudioak, datuak, adibide gehiago ematen, adibidez azaltzeko zergatik ikasi behar duten euskaraz.

    ResponderEliminar