2013/04/26

ETORKINAK EUSKAL HERRIAN


     Gero eta gehiago dira Hego Amerika, Afrika edo Asiako hainbat lekutik lanbide bila gure herrialdera datozen pertsonak. Gai honek eztabaidaren bat sortarazi du etorkinak gure kulturara ohitu behar direla eta; eta kultura edo ohitura hauen artean, hizkuntza berri bat ikasi beharra da beste herrialde batera etortzean, etorkinek aurre egin beharreko aldaketa nabarmenetariko bat.

     Etorkinak beste hizkuntza bat ikastera daramatzana, eguneroko bizitzan erabili beharra da. Euskal Herriaren kasuan, zonaldearen arabera egia da euskara jakitea ez dela guztiz beharrezkoa euskaldunonekin konpondu ahal izateko, gehienek baitakite gaztelera ere.Gainera herrialde berri batera etortzea zaila izan behar du berez, bi hizkuntza oso ezberdin ikasi behar izateko.
Dena den, egia da Euskal Herrian egotea ondo egongo litekeela bertako beste ohitura batzuk ikasten edo moldatzen diren moduan, (ordutegia, janaria, hemengo legeak…) hizkuntza ere ikastea. Horrela euskara gogortzen lagunduko zuten ere, baina guk eguneroko bizitzan ez badugu beti erabiltzen eta denda, jatetxeetan, edo leku publikoetan gazteleraz zuzentzen bazaizkigu, etorkinek ez dute bere kabuz euskara bat batean ikasiko.

     Katalunian adibidez ohikoagoa da kaletik zoazela katalana entzutea, kartel eta dendetan irakurtzea, eta gehienetan katalanez zuzentzen zaigu jendea. Modu honetan, errazagoa da kanpotik datozenentzat bertako hizkuntza ikastea, baldintzatuagoak baitaude.
Adibidez, nik 14 urterekin Bartzelonara bizitzera joan zen neska kolonbiar bat ezagutu nuen, eta katalanez hasi behar izan zuen ikasten eta guzti. Egia da katalanak gaztelerarekin antzekotasun gehiago dituela, baina lehendabiziko gauza eguneroko bizitzan euskara erabili behar litekeela etorkinei erakutsi (eta horretarako guk gehiago erabiltzen hasi) beharko genuke.

    Beraz, etorkinek euskara ikastea nahi badugu, guk horretara baldintzatuak egotea lortu behar dugu lehenengo.

1 comentario:

  1. ONDO, GRAMATIKA AKATSAK zuzendu behar, ordea: mugagabea, balzintza hipotetikoa ondo erabili ote dituzu/liteke?...

    BAINA GERO TA HOBETO ARI ZARA IDAZTEN, GEHIAGO FIJATUZ GERO, OSO HOBETUKO DUZU

    ResponderEliminar