Gaur egun, gazteok ia ez dakigu ezer zinemari buruz. Zer da zinema? Orain dela urte asko, hiritarrek areto bat asmatu zuten pelikulak jende guztiak elkarrekin gozatu ditzaten. Bertan, estrenaildi berriak aurkezten ziren eta poliki-poliki tradiziotzat hartu zuten garai hartako gazteek, baina, adituek diotenez, dena ez da betirako. Horregatik, ohiturak ohitura, teknologiak aurrerakuntzak egin ditu eta filmak etxean erreproduzitu ahal izateko makinak sortu egin dituzte.
Nahi eta ez, aurrerakuntzak dakarrena ez da arazo bakarra. Gainera, erosotasunak eta diru falta gatazka garrantzitsuak dira. Gazteok geure sofan etzanda pelikula bat ikustea nahiago dugu, inork molestatzen ez gaituenean. Era berean, ez daukagu diru nahikorik filma bat ikusi nahi dugun bakoitzean zinemara joateko, ez delako bakarrik pelikula bat ikustea eta etxera joatea. Ez. Horretaz aparte, areto horretara iristeko garraioak ordaintzera eta, bai freskagarriak bai jakiak erostera ohituta gaude, beraz, alferrikako gastuak direla uste dugu.
Bestalde, gastu guzti hauek murrizteko, duela urte pare batzuk, pirateria deritzon zer edo zer sortu zen. Honek, estreinaldiak diren filmak dohainik deskargatzean datza. Horretarako, zinemara joan eta kamara batez erreproduzitzen ari den filma grabatzen da, gero sarean eskegitzeko, mundu guztiak deskarga dezaten.
Nire ustez, pena bat da zinemak garrantzia galtzea, hiritarren eta aktoreen esfortzua belaunaldiz belaunaldi irudikatzen dutelako, beraz, ohitura hau galdu ez dadin guztiok gure partetik jarri behar dugula uste dut, bai Estatuak sarreren prezioak gutxitzen bai gu geuk geure buruaz jabetzen bertara joateko.