2013/05/16

Dendetara, kaletik goazenean… eta, etorkinak ikusten ditugunean, gehienetan gazteleraz hitz egiten entzuten diegu euskaraz ez dakitelako. Guri gustatuko litzaiguke beraiek euskaraz mintzatzea eta euskal kulturaren oinarria behintzat ezagutzae, baina beraien jakintasun eza gure errua da gehienbat. Beraiek Euskal Herrira datozenean, zer entzuten dute gehien bat? Gatzelera. Euskaldunak izan arren, askok, askotan, gazteleraz hitz egiten dugu eta hauxe beraiei erakusten diegu. Beraiek, hona etortzerakoan, gutaz ikasiko dute eta gu ez badugu euskaraz mintzatzen, hau ez da aldatuko.

Baita ere, esan beharrekoa dut, etorkin danak ez dutela soilik gazteleraz ikasten. Nire aita, duela 27 urte Bermeora joan zen bizitzera. Berak ba zeukan gaztelerazko oinarri txiki bat, baina hemen, gazteleraz ikasi baino lehen euskaraz ikasi nahi izan zuen. Horregaitik diot ez dela orokortu behar. Agian nire aita, euskerazko ikastaroak egin zituen eta kalean, Bermeon, euskararen erabilera askoz handiagoa zen eta da.

Amaitzeko, etorkinak euskaraz mintzatzeko lehen pausoa, guri euskaraz entzutea da, hau da gu eredu izatea.

1 comentario: