EUSKERA ETA ETORKINAK
Badakigunez etorkinak gure
inguruan bizi diren kanpotik etorritakoak dira. Horri erreparatuta, nik uste
dut gure herrian etorkinak egotea alde txarrak ekarri ditzakeela, baina batez
ere alde onak badituela.
Egia esanda nik uste dut etorkinek laguntza bat
direla guretzako, herrialde berri batera etortzen direnean herrialde horretako
hizkuntza ikasi eta menperatu behar dute, gure artean integratu ahal izateko.
Horregatik nik uste dut oso garrantzitsua dela etorkinek gure hizkuntza ikastea,
horrela euskera zabaldu ahal litzateke eta behar zaion garrantzia eman ahalko
litzateke.
Agian kalean eta ez
soilik ikastolan erabiliko bagenu, adibidez zineman, zentro komertzialetan,
jatetzeetan eta beste zenbait leku publikoetan euskera gehiago erabiliko bagenu
lagungarria izango litzateke etorkinentzako.
Beste propasamen bat
izango litzateke eskolatik kanpo egiten diren kirolak edo horrelakoak euskaraz
egitea, etorkinei laguntzeko asmoarekin. Edota edozein ospakizunetan, adibidez
bilboko jaietan edota edozein festetan euskaraz abesten duten taldeak
kontratatzea.
Era berean, liburu gehiago
euskeraz idaztea edo euskera errazago
bat erabiltzea etorkinentzako. Edota telebistan edo irratian euskerazko
programak eta marrazki bizidunak ikustea eta entzutea, adibidez gazteak edo
betizu edo dana dalakoa lagungarria izan liteke.
Baita ere kiroletan,
adibidez futbolean Athletic taldeko jokalariek edota UBBko zazkibaloi
jokalariek euren entrebistetan euskaraz mintzatzea eta partiduetako
komentariztek ere euskaraz aritzea.
Ikusi dugunez, ideia asko
bururatu ahal zaizkiguke etorkizunei euskara ikastea laguntzeko asmoarekin,
baina arazoa da, gu geuk eman behar dogula pausu hori, euskaraz mintzatzen
dakigonuk ez baldin badugu euskeraz hitz egiten, nork egingo du orduan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario