EUSKERA ETA ETORKINAK
Badakigunez
etorkinak gure inguruan bizi diren kanpotik etorritakoak dira. Horri
erreparatuta, nik uste dut gure herrian etorkinak egotea alde txarrak ekarri
ditzakeela, baina batez ere alde onak badituela.
Egia
esanda nik uste dut etorkinek laguntza bat direla guretzako, herrialde berri
batera etortzen direnean herrialde horretako hizkuntza ikasi eta menperatu
behar dute, gure artean integratu ahal izateko. Horregatik nik uste dut oso
garrantzitsua dela etorkinek gure hizkuntza ikastea, horrela euskera zabaldu
ahal litzateke eta behar zaion garrantzia eman ahalko litzateke.
Agian
kalean eta ez soilik ikastolan erabiliko bagenu, adibidez zineman, zentro
komertzialetan, jatetzeetan eta beste zenbait leku publikoetan euskera gehiago erabiliko
bagenu lagungarria izango litzateke etorkinentzako.
Beste
propasamen bat izango litzateke eskolatik kanpo egiten diren kirolak edo
horrelakoak euskaraz egitea, etorkinei laguntzeko asmoarekin. Edota edozein
ospakizunetan, adibidez bilboko jaietan edota edozein festetan euskaraz abesten
duten taldeak kontratatzea.
Era
berean, liburu gehiago euskeraz idaztea
edo euskera errazago bat erabiltzea etorkinentzako. Edota telebistan edo
irratian euskerazko programak eta marrazki bizidunak ikustea eta entzutea,
adibidez gazteak edo betizu edo dana dalakoa lagungarria izan liteke.
Baita
ere kiroletan, adibidez futbolean Athletic taldeko jokalariek edota UBBko
zazkibaloi jokalariek euren entrebistetan euskaraz mintzatzea eta partiduetako
komentariztek ere euskaraz aritzea.
Ikusi dugunez,
ideia asko bururatu ahal zaizkiguke etorkizunei euskara ikastea laguntzeko
asmoarekin, baina arazoa da, gu geuk eman behar dogula pausu hori, euskaraz
mintzatzen dakigonuk ez baldin badugu euskeraz hitz egiten, nork egingo du
orduan?
No hay comentarios:
Publicar un comentario