GAZTEAK ETA ZINEMA
Azken urteotan gero eta gehiago entzun da itxi egin duten zinemei buruz. Izan ere, jendea ez doa asko zinemara gaur egun, pelikularenbat ikusi nahi badute oso erraz bait dute Interneten deskargatu edo eta online ikustea. Jende gutxi joanda, zinemek sarreren prezioak igo dituzte, bestela ez bait dago ezer irabazterik; baina prezioen gorakadarekin azkenean lortu dena oraindik jende gutxiago joatea izan da.
Gogoratzen dut duela pare bat urte edo, ia ostiralero proposatzen niela lagunei n zinemara joatea.
Orduan, lagunekin pelikula bat pantaila handian ikustea palomitak jan bitartean eragosten zuen gauza bakarra, nire lagunak hainbeste aldiz zinemara joateaz aspertu eta gehiago joan nahi ez izatea zen. Gauzak asko aldatu dira ordutik; gaur egun nik neuk utzi diot zinemara joatea proposatzeari, dirua dela eta.
Egia esan ez dut gogoratzen zinemara joandako azken aldia noiz izan zen, baina urte honetan ez naiz oraindik joan, beraz, 5 hilabete edo gehiago izan dira jada azken alditik. Honek pena ematen dit, baina ez deritzot bidezkoa horrenbeste diru bat batean igo izanari, norberak ikusi nahi duen pelikula zineman atera baino lehen eta guzti, deskargatu dezakenean. Egia da ez dela gauza bera deskargatutako filma etxeko telebistan ikustea edo eta lagunekin zineman, baina azken bolada honetan prezioek gora egiten jarraitzen badute, argi dago jendea gero eta gutxiago joango dela zinemara, gertatzen ari den moduan.
Zinemari lotuta dagoen entzun nuen azkenengo berria, pelikula jartzen duten gelako erdialdeko aldean dauden jeserlekuak, filma hobeto ikusi dezakegun lekuan daudenak, besteak baino garestiagoak izango zirela zen. Ez dakit zinema guztietan hasi diren proposamen hau betetzen, baina orain arte berdin ordaindu ditugun jeserlekuak, 3 euro gehiago edo kostatzea, gauza handrik ez duen lortuko ideia deritzot.
Gai honekin bukatzeko, nire ustez oso zaila izango litekeela zinemera joatea lehen zuen garrantzi bera berreskuratzea uste dut. Alde batetik Internetek deskargatzeko ematen duen aukera dela eta (zinema garrantzitsu asko itxi behar izatera eraman zuen zerbait), eta bestetik, jendearen zinemara joateko ohitura galtzen hasia bazen jada, aipatu berriko arrazoiarengatik, prezioek gora egiteak oraindik zailagoa bihurtzen du zinemaren lehengo arrakastaren berreskurapena.
ONDO BAINA KONTU BATZUK ZUZENDU BEHAR
ResponderEliminar-Euskaraz ez da beharrezkoa etengabean subjektua erabiltzea; hobe zenuke batzuetan ezabatzea, adibidez 2. eta 3. paragrafoan.
-Kontuz gramatika akatsekin:-k-erabilerarekin, "-bait" ZENBAT ALDIZ ESAN DIZUT ZELAN IDATZI?; DERITZOT pentsatu zelan erabili, bestela ordezkatu.
-Erlatibozko esaldi gehiegi erabili duzu eta horrek nahasmena sortu duzu bi banino gehiago lotzean. Zuzendu.
-"nire ustez" idatziz gero, perpaus beraren bukaeran ez errepikatu "uste dut".
-Paragrafo batzuk ez dira ulerterrazak buelta gehiegi eman diozulako ideiari azaltzeko. Berregin beharko dituzu batzuk argitze aldera. Irakurri berriz