GAZTEOK ETA ZINEMA
“Lo imposible” filma kaleratu zutenean
ikusteko irrikan nengoen, baina ez neukan diru nahikorik joan ahal izateko.
Pasaden astean, azkenean, ikusteko aukera izan nuen; baina lau astez aurrezten
egon nintzen lortu ahal izateko.
Gazteok ez dugu lanik egiten, edo gehiengoek
gutxienez ez, eta lanarekiko egoera ez digute kontuan hartzen. Lan egiten duen norbaitek beste ordaindu behar
dugu, ez dago eskubiderik.
Gazte txartela eskura dezakegu , horren
ondorioz beherapen handia dagokigu , baina erabilera murriztua du; bakarrik
balio du astean zehar joateko, ostiraletan eta jai egunetan deskontua izateko aukerarik gabe gelditzen
gara. Astean zehar, lan egunetan, ikasten egoten gara, edo eskolaz kanpoko
jarduerak egiten, ez daukagu zinemara joateko astirik; beraz ez digu ezertarako balio beherapen horrek. Langileek, ostera, aisialdia daukate,
eta ikusle egunari probetxu atera diezaiokete.
Gurasoek kulturaren aldeko ekintzetan gu
partehartzaileak izatea gustuko dute. Hori dela eta errazagoa ohi da zinemarako
dirua lortzea dantzalekura edo horrelako tokietara joateko baino. Dena den,
irtenbidea ez da horretan datza. Guk jasotzen dugun asteko eskupekoarekin
antolatu behar ditugu gure gastuak, eta gehiago eskatzearekin ez gaude ados.
Zer dakar horrek? Zinemara joan nahi dugunean bi aukera ditugu: gehiago
eskatzea edo itxarotea. Biak desegokiak edonola aztertuta. Gurasoek ez dute
zertan gastatu diru gehiagorik . Eta
filma ikustera joateko
garaia luzatzeak arriskuak ditu, azken
boladan filmen emanaldiek epe laburra diraute.
Neurriak hartzeko sasoia heldu dela iruditzen
zait, ez da bidezkoa film bat
ikusteagatik zortzi euro eta erdi ordaintzea. Gobernuak soluziorik bilatzen ez duenez bakoitzak konponbide
desberdina aurkitzen du: azken urteotan, nahiz eta pirateria egokia izan ez , jendeak
internetetik jaisten ditu filmak, eta prezio
horiekin ohitura hori areagotuko da.
Ondo legoke gazteongan pentsatzen hastea, gizartearen
larrialdi ekonomikoa ikusita ondoko proposamen hau bururatu zait: 30
euro ordainduz zinemarako txartel berezia
eskaintzea . Horrek aukera ematea bost pelikula ikusteko urtean zehar, nahi izandako
egunetan, salbuespenik gabe. Ekitaldira
gazte gehiago bertaratzea lortuko litzateke, eta horrekin batera kultura
ekintza zabalago eskuratuko genuke.
Geroxeago neurriaren ebaluazioa egin beharko
litzateke: ea gazteok erabili dugun eta ea zinemaren egoerak hobera egin duen
gazteon parte hartzearekin.
Neurririk hartu ezean kontrako eragina izango
genuke : zinema luxuzko ekintza bihur liteke eta gazteok ezin joan.
Nagore Cuesta Esnaola
NAHIKO HOBETU EGIN DUZU, BAINA KONTUTXO BATZUK ZUZENDU BEHAR.
ResponderEliminar-Ondino ez duzu ergatiboa ondo erabiltzen (-k), berrikusi eta zuzendu.
-Kontuz komunikagarritasunarekin. Izan ere, azkenengo perpausa ez da ulertzen. Aldatu eta garatu. Ondo dago alternatiba eman duzulako, baina hobeto azaldu behar duzu. Gogoan izan irakurlea konbentzitzea dela asmoa.