2013/05/06


GAZTEAK ETA ZINEMA 

Niri zinemara joatea asko gustatzen zait baina ez daukat diru nahikorik ordaindu ahal izateko. Honez gain, gauza gehiago erosi nahiko ditut eta zinema gauza garestienetariko bat da.

Gazte txartel bat dago deskontua egiten dizutenarekin baina erabilera hau astelehenetik ostiralera bakarrik da. Asteburuetan berriz, ez dago inolako eskaintzarik. Lan egunetan  merkeago ateratzen da zinemara joatea baina gazteok astean zehar ikasi behar dugu edo nolabaiteko jarduera eskolaz kanpo eta adineko pertsonak lanean daude.

Beraz, era merkeena, filmak alokatzea edo internetetik deskargatzea da nahiz eta    hilabete batzuk itxarion behar izan ikusi ahal izateko. Egia da zineman soinua eta irudia askoz kalitate hobekoa dela baina azken finean ez da errentagarri ateratzen.

Neurriak hartu beharko litzatekeela uste dut, azken boladan nabaritu delako gero eta jende gutxiago joaten dela zinemara ez delako bidezkoa zortzi euro ordaintzea film bat ikusteko. Beraz, merkeago jarri edo bezero asko galduko dituzte.                                                                                                 

Izaskun Aranzasti 1.D

1 comentario:

  1. BERREGIN BEHAR, EZ DUZU HOBETO AURREKOTIK.

    -Akats ortografikoak egiten jarraitzen duzu, kontuz eta zuzendu.
    -Akats gramatikalak, -k kasu. Berrikusi eta zuzendu. Gogoan izan euskaraz ergatiboa existitzen dela eta hemen txarto moldatu zara.
    -Lotura falta. Ondino ez dituzu ondo lotzen ideiak; saiatu egiten lokailu eta ideiak erabiliz egin. Gainera, fija zaitez paragrafo bakarra idatzi duzula.
    -Nahiko labur, beraz, gehitu argudio eta adibide gehiago zure idazlana eragingorragoa izan dadin.

    ResponderEliminar