2013/05/06


Zinema

Gaur egun zinemara joatea luxua da? Argi dago baietz. Lehenago ondo pasatzeko edo arratsaldea  igarotzeko era bat zena, gero eta garestiagoa den luxu batean bihurtzen ari da.

 Duela lau edo bost urte, nik nire lagunekin ia ostiral guztietan joaten nintzen zinemara, ez ginen film zehatz bat ikustera joaten, arratsaldea hala edo nola zinemara igarotzera baizik, zinema lau euro edo kostatzen baitzitzaigun. Gaur egun zinemara joaten bagara, film zehatz bat ikusi nahi dugulako da, egia baita film batzuk zineman ikustekoak direla. Baina zinemara joaten garen egunean ia aste-sari osoa gastatzen dugu, zinema zazpi euro balio du, jateko edo edateko  zerbait erosi nahi baduzu denda normal batean bi edo hiru aldiz gehiago kostatzen du, hau da, zinemara joatea gutxi gorabehera hamar euro balio du. Zenbait asteko egunetan beherapenak daude, adibidez hemen Bilbon, asteazkenetan Zubiarte zinemetan 2X1 eskaintza dago edota Ballonti zinemetan BBK txartelarekin bazoaz bi eurotako beherapena egiten dizute.
  
Aurreko bloggean irakurri dudan bezala, zinema ordaindu ezin baduzu, pirateriara jotzen duzu. Nik ez nago pirateriaren alde, baina argi dago zinemara joan ezin banaiz, interneten bidez deskargatzen ditudala filmak. Berdin gertatzen  ari da musikaren arloan, gaur egun inork ez du CD bat erosten, interneten bidez nahi dituen abestiak musu truk deskargatu ahal baditu.

Azkenik, arazo honi ikusten diodan irtenbide bakarra, zinemako prezioak ebakitzea da, bestela, zinemak pixkanaka-pixkanaka desagertu egingo dira, nahiz film berri bat zinemetan ipintzen dutenean lehenengo bi edo hiru egunetan gela guztiak betetzen dituzte eta.

Anne Arcediano 1ºD

1 comentario:

  1. Ematen du nire oharra ez zaizula agertzen, ea oraingoan.
    Kontuz akats ortografiko eta gramatikalekin, batez ere -k eta bihurtu aditzekin.

    ResponderEliminar