2013/05/07

Zinema gazteon ahalbidetik kanpo.


              Gaur egun, jende gutxi joaten da zinemara. Kausa? Uste dut argi dagoela: prezioa. Krisia dela eta, zinemaren prezioa igo dute eta orain 8€ gutxi gora-behera kostatzen du. Gainera, edaria edota janaria erosi gabe, bestela prezioa askoz handiagoa izango lirateke. Zinemaren gozoki denda oso garestia da eta horregatik ni supermerkatuan erosten ditut gozokiak zineman sartu baino lehen.

              Hala eta guztiz ere, ni ez naiz zinemara asko joaten, errentagarriagoa, merkeagoa eta erosoagoa delako filma online ikustea edo deskargatzea internetik. Eta hau guztia zure etxetik mugitu beharrik, etzanda egonda, eta abantaila gehiagorekin.

             Egia da eskaintzak daudela, adibidez, Zubiarte saltoki-gunean asteazkenetan 2x1 dago eta nire ustez oso eskaria ona da, eta horregatik zinemara joan nahi baldin badut, asteazkenetan  joatea saiatzen naiz.

              Honi ikusten dudan konponbide bakarra  sarreren prezioa jaistea da, horrela gazteok gehiago joango ginen eta pirateria jaitsiko zen. Bestela, zinema poliki-poliki desagertuko da.




1 comentario:

  1. NAHIKO ONDO BAINA HOBETU BEHAR

    Argudio bakarra aurkeztu duzu, garatu eta alternatiba gehiago planteatu, bestela arinegi lotuko zaizu.

    Kontuz gramatika eta ortografia akats batzuekin. Gainera, 2. paragrafoan hitz bat duzu faltan, ez da ulertuko jarri ezean.

    ResponderEliminar