2013/05/06

                                  ZER DERITZOZUE?                                      

Zinemaren prezioak, pelikulak, gazteak...

Zinema gazteon ahalbidetik kanpo

   Zinemara joatea oso gustuko nuen, hilabetean bitan edo hirutan joaten nintzen nire lagunekin arratsaldea pasatzera.
Zelako garaiak, berriz, gaur egun ez daukat zinemara joateko pribilegiorik. Sarrerek zazpi euro balio dutenetik ez naiz itzuli pelikularen bat ikustera.

  Hain garestia denez, nerabeok ezin gara joan, gure astebeteko pagarekin ez zaigulako heltzen. Adibidez: nik hamar euro jasotzen ditut larunbatero eta zinema zazpi euro balio du, orduan hiru euro soberan geratuko litzaizkidake.

A ZE LOTSA! EZ DA BIDEZKOA!

 Gainera sarrera aparte, zerbait jateko edo edateko erosi nahi bazenu prezioa biderkatuko litzateke.

  Nire ustez, ondo legoke gazteoi prezio bereziren bat ezartzea, hori dela eta, zinemara joatearen garrantzia galtzen ari da, baina haiek galtzen dute, teknologia hain aurreratua dagoenez internetetik jaitsi ahal ditugulako eta etxean goxo-goxo ikusi.

  Badakigu hori debekatuta dagoela, baina ez badigute beste irtenbiderik ematen ezin dugu beste gauzarik egin, filmak ikusten jarraitu nahi baditugu.

  Beste irtenbide bat, bideo-klubean pelikula alokatzea izango litzateke, badakigu ez dela zinemako pantaila handia bezalakoa, baina errentagarriagoa aterako litzaiguke.





1 comentario:

  1. NAHIKO ONDO

    Gero eta hobeto idazten duzu, zuzentasun aldetik ez daukazu arazo handirik, baina KOHERENTZIA HOBETU BEHAR DUZU. Hau da, paragrafoen arteko banaketa. Gogoan izan, ideia bat paragrafo bat. Beraz, 1. eta 2. paragrafoak, adibidez ezin dituzu banatu ideia berberaz ari direlako.

    ERa berean, testua eragingarriago bihurtzeko luzeago idaztea, argudio gehiagorekin komeni zaizu. Luzatu eta gehitu alternatiba posibleak, ideia berriak, adibide gehiago...

    ResponderEliminar